41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko aurrekontuan egin 2. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onesten da Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak 2021eko otsailaren 10ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.646,17 euro.

Gastuak, guztira: 2.646,17 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 2.646,17 euro.

Finantzaketa, guztira: 2.646,17 euro.

Murillo El Cuenden, 2021eko otsailaren 11n.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2102374