41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Kiroldegiaren erabilera eta funtzionamendua arautzen duen erregelamenduaren hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, “Kiroldegiaren erabilera eta funtzionamendua arautzen duen erregelamendua” hasiera batez onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten. Hori dena, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta ordenantzaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2102170