41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

0 eta 3 urte bitarteko haurrak haur-eskoletara joateagatik ematen diren familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen duen Ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, “0 eta 3 urte bitarteko haurrak haur-eskoletara joateagatik ematen diren familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen duen Ordenantza” aldatzea hasiera batez onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten. Hori dena, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta ordenantzaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2102169