41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2020ko 13. aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, aurrekontuen 13/2020 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

AURREKONTU ALDAKETA 13/2020

Kreditua sortzea diru-sarreren bitartez

HANDITU BEHARREKO AURREKONTU-APLIKAZIOA

1.9330.6230001 Eranginkortasun energetikoko neurriak

54.922,48 euro

Handitu Beharreko Aurrekontu-aplikazioa Osotara

54.922,48 euro

FINANTZIAZIOA

1.750502 Covid-19 inbertsioen aparteko funtsa, 13/2020 FL

54.922,48 euro

Finantziazioa Osotara

54.922,48 euro

ALDAKETAK KAPITULUKA

GASTUAK:

6. kapitulua

54.922,48 euro

Gastuen Aurrekontuen Igoera Osotara

54.922,48 euro

SARRERAK:

7. kapitulua

54.922,48 euro

Sarreren Aurrekontuen Igoera Osotara

54.922,48 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratu ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2021eko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2102159