41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2021eko zerga-tasak

Berbintzanako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearekin:

Lehena.–2021eko ekitaldirako zerga-tasak eta tasak onestea, honela:

HIRI-LURRAREN GAINEKO KONTRIBUZIOA

Karga-tasa: %0,405.

Koefiziente murriztaileak, balorazio txostena onetsiz gero:

OINARRI MURRIZTUAREN SORTZEALDIA ETA BALIOAK

C1 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN LEHENBIZIKO URTEAN APLIKATZEKOA

C2 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN BIGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

C3 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN HIRUGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

Urtebete

0,00

0,00

0,00

2 urte

0,50

0,00

0,00

3 urte

0,67

0,33

0,00

4 urte

0,75

0,50

0,25

Kontribuzioaren %90eko murriztapena guraso bakarreko familia ugarientzat.

LANDA-LURRAREN GAINEKO KONTRIBUZIOA

Karga-tasa: %0,8.

ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA (EIOZ)

Karga-tasa:

–Orokorra: %3,75.

–Teilatua garbitzea eta fatxadak pintatzea: ez da ordaindu behar.

–Gazte ekintzaileek enpresa berriak ezartzea: %3.

–Etxebizitzak zaharberritzeko espedienteak: %3.

–Instalazio fotovoltaikoak: %2,75 (ehuneko-puntu bateko murrizketa), sustatzaileak eskatuta.

EKONOMIA-JARDUEREN GAINEKO ZERGA (EJZ)

–%1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–EJZ ordaintzetik salbuetsirik egonen dira milioi bat euro baino gutxiago fakturatzen dutenek, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntze aldera.

ZIRKULAZIOAREN GAINEKO ZERGA

a) Autoak:

–8 zaldi fiskal baino gutxiago: 20,88 euro.

–8 zaldi fiskaletik 12ra bitarte: 58,72 euro.

–12 zaldi fiskal baino gehiago, 16ra bitarte: 125,25 euro.

–16 zaldi fiskal baino gehiago: 156,63 euro.

b) Autobusak:

–21 plaza baino gutxiago: 146,12 euro.

–21 plazatik 50era bitarte: 208,79 euro.

–50 plaza baino gehiago: 260,99 euro.

c) Kamioiak:

–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 73,15 euro.

–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 146,12 euro.

–2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarrria: 208,79 euro.

–9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 260,99 euro.

d) Traktoreak:

–16 zaldi fiskal baino gutxiago: 35,87 euro.

–16 zaldi fiskaletik 25era bitarte: 71,72 euro.

–25 zaldi fiskal baino gehiago: 143,27 euro.

e) Atoiak eta erdi atoiak:

–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 36,61 euro.

–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 73,15 euro.

–2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 146,12 euro.

f) Bestelako ibilgailuak:

–Ziklomotorrak: 5,22 euro.

–125 cc-ra arteko motozikletak: 5,26 euro.

–125 cc-tik gora, 250 cc-ra arteko motozikletak: 7,90 euro.

–250 cc-tik gora, 500 cc-ra arteko motozikletak: 25,80 euro.

–500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra arteko motozikletak: 51,64 euro.

–1.000 cc-tik gorako motozikletak: 103,27 euro.

LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA

Igarotako urteen kopurua kontatzean urte osoak hartuko dira, urte zatikiak kontuan hartu gabe. Sortzealdia urtebetetik beherakoa denean, urteko koefizientea hainbanatuko da, soilik hilabete osoak kontuan hartuta, eta ez hilabete zatikiak.

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak sortzapenaren unean.

Sortzealdia:

–0,50: 20 urte edo hortik gora.

–0,52: 19 urte.

–0,14: 18 urte

–0,13: 17 urte.

–0,06: 16 urte

–0,06: 15 urte.

–0,06: 14 urte

–0,06: 13 urte.

–0,06: 12 urte

–0,06: 11 urte.

–0,06: 9 urte.

–0,06: 10 urte.

–0,06: 9 urte.

–0,06: 8 urte.

–0,13: 7 urte.

–0,30: 6 urte.

–0,36: 5 urte.

–0,28: 4 urte.

–0,20: 3 urte.

–0,11: 2 urte.

–0,06: 1 urte.

–0,06: urtebetetik behera.

Karga-tasa: %8.

Bigarrena.–Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berbintzanan, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2102207