41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2021eko lan-egutegia

Berbintzanako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2021eko lan egutegia Berbintzanako Udaleko langileentzat, udal bulegoetan eta gainerako alorretan aritzen direnentzat.

Lehenbizikoa.–2021eko lan egutegia onestea, Berbintzanako Udaleko bulegoetan eta gainerako alorretan aritzen diren langileentzat.

Jendea hartzeko ordutegi orokorra honako hau izanen da: 10:30etik 13:30era arte. Zerbitzua eteten ahalko da zerbitzuaren beharrak direla-eta.

Udaleko bulegoak itxita egonen dira, larunbatetan eta igandeetan ez ezik (egun baliogabeak izanen dira ondorio guztietarako), ondoko egun hauetan:

1.–Nafarroako Gobernuak ofizialki ezarritako jaiegunetan eta herriko jaiegunetan:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria; herriko jaieguna (1). Maiatzaren 14ra mugitu da.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa. Herriko jaieguna (2).

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Udal bulegoak itxita egonen dira jaiegunak ez diren egun hauetan:

–abuztuaren 17an eta 18an: Berbintzanako herriko festak.

3.–Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:

–Abuztuaren 14an: bulego orduak 10:30etik 12:00etara.

–Abuztuaren 19an: bulego orduak 09:30etik 12:00etara.

–Abenduaren 24a. Bulego orduak: 10:30etik 13:30era. Ordu eta erdiko murrizketa lanaldian.

–Abenduaren 31. Bulego orduak: 10:30etik 13:30era. Ordu eta erdiko murrizketa lanaldian.

Bigarrena.–Berbintzanako Udaleko bulegoetan benetako 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da orokorrean: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Ordutegi malgua duten unitate eta alorretan, ordutegiaren zati finkoa 09:00etatik 14:30era arte izanen da; gainerako denbora langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 07:30etik 09:00ak bitarte eta 14:30etik 17:00ak bitarte.

Ordutegi malgua ezarrita ez duten lekuetan, langileak, nahitaez, 08:00etatik 15:00ak arte aritu behar dira lanean; gainerako 30 minutuak noiz egin, langile bakoitzak aukeratuko du, malgutasunez, betiere 07:30tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:30ra arte.

2021eko lan egutegitik sobratzen diren orduei dagokienez, aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.

Hirugarrena.–Goizez lan egiten duten Brigadako langileek egiazko 1.592 lanordu egin beharko dituzte urtean, eta lanaldi zatituan, jaiegunetan lan egiteko aukerarekin, aritzen direnek, berriz, 1.569 ordu. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da astelehenetik ostiralera, eta 07:30etik 15:00ak arte eginen da orokorrean.

–Urtarriletik apirilera bitarte, biak barne, goizez lehentasunez.

–Maiatzetik irailera bitarte, lanaldi zatitua zerbitzuaren beharren arabera.

–Urritik abendura, biak barne, goizez lehentasunez.

Laugarrena.–Las Eretas Museoko eta Aztarnategiko langileak: atezainen eta gidarien kasuan, haien lanaldi berariazkoa izanen dute, hots, 1.569 ordu egin beharko dituzte urtean, lanaldi zatitua izanen dute, eta lana izanen da larunbat, igande eta jaiegunetan.

Lanaldi partziala izanen da gidari aritzeko, eta soberan den denboran zabalkunde lanak eginen dira.

Lan egutegia berariazkoa da eta hemen agertzen da zehaztuta:

  • Urte guztian.
  • –Larunbatetan, goiz eta arratsaldeko ordutegian:
  • Goizez 10:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez, apirilaren 1etik urriaren 30era: 17:00etatik 19:30era. Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 16:00etatik 18:00etara.
  • Igandeetan, goizez: 10:00etatik 14:00etara.
  • Jaiegunetan, goizez: autonomia erkidegoko eta Estatuko jaiegunak (lehenago zehaztuak), salbu eta larunbatetan badira, orduan goizez eta arratsaldez izanen baita.
  • Bisita hitzartuak.
  • Irekiera berezia udan: uztailean eta abuztuan.
  • Ohiko orduez eta bisita gidatuetarako hitzorduez gain, museoa irekita egongo da ostiraletan, goizez eta arratsaldez.
  • Irekiera egunak: ostiralak, larunbatak eta igandeak (goizez bakarrik).
  • Goizez 10:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez 17:00etatik 19:30era.
  • Martxoko zubia:
  • Martxoaren 19an:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • Martxoaren 20an:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • Martxoaren 21ean:

10:00etatik 14:00etara.

  • Aste Santuan:
  • Apirilaren 1ean:

10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

  • Apirilaren 2an:

10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

  • Apirilaren 3an:

10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

  • Apirilaren 4an:

10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

  • Apirilaren 5ean:

10:00etatik 14:00etara.

  • Pilarko zubian:
  • Urriaren 10ean:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • Urriaren 11n:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • Apirilaren 12an:

10:00etatik 14:00etara.

  • Santu Guztien Eguna:
  • Urriaren 30ean:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • Urriaren 31n:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • Azaroaren 1ean:

10:00etatik 14:00etara.

  • Abenduko zubia:
  • 2021eko abenduaren 3an:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • 2021eko abenduaren 4an:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • 2021eko abenduaren 5ean:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • 2021eko abenduaren 6an:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • 2021eko abenduaren 7an:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

  • 2021eko abenduaren 7an:

10:00etatik 14:00etara.

  • –Irekitzeko egun bereziak:
  • Maiatzaren 18an edo dagokion asteburuan (Museoen Nazioarteko Egunaren harira).
  • Irailaren 29an eta 30ean, edo hurrengo asteburua (Ondarearen Europako Jardunaldiak).
  • Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
  • Abenduaren 3a: Nafarroaren eguna.
  • Ezartzen ahal diren beste batzuk.
  • Itxiera datak:
  • Urtarrilaren 1a, 2a eta 3a.
  • Urtarrilaren 6a.
  • Abenduaren 25a eta 26a.
  • Abenduaren 31.
  • Museoko langileek egun hauek hartzen ahal dituzte, tokiko jaie
  • gunaren ordez:
  • Maiatzaren 15a: herriko jaieguna (ordezkagarria).
  • Ekainaren 26a: Museoetako langileen eguna. Herriko jaieguna (ordezkagarria).
  • Itxiera programatuak:
  • Urteko astelehen guztietan museo itxita egonen da instalazioen kontrolerako.

Bosgarrena.–Oporraldiak.

Organo eskudunak arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen ditu: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera emanez gero.

Seigarrena.–Ordutegi bereziak.

Zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute, alkateak, dagokion alorreko buruak proposaturik, artikulu honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia baimentzen ahalko du kasu edo administrazio unitate zehatzetan, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuta.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta Berbintzanako Udaleko alor guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2102104