41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Ordenantza eta arau fiskalen aldaketa, 2021erako. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko ordenantza eta arau fiskal hauek aldatzea. Tarifak:

1. arau fiskala: Ordenantza fiskala, agiriak/bestelakoak tramitatzeko.

–Hautaprobetan parte hartzea.

–Materialaren alokairua.

3. arau fiskala: Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.

h) XXIII. sektoreko ureztalurrak.

i) XXII-Arga 1 sektoreko ureztalurrak.

6. arau fiskala: Ordenantza, Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duena.

–Udako igerilekuen kuotak.

7. arau fiskala: Ordenantza, udal hilerria arautzen duena.

–Ehorzketak.

–Kontzesioak berritzea.

15. arau fiskala: Ordenantza, etxeko animaliak edukitzea eta babestea arautzen duena.

–Animalia arriskutsuaren txartela.

Aipatu ordenantza eta arau fiskaletako aldaketei buruzko espedienteak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganik, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Berbintzanan, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2102100