40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

CAPARROSO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. 2021. Urtea

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2021eko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga kobratuko dela (lehen zirkulazioaren gaineko zerga zena).

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea ezartzen da: 2021eko otsailaren 26tik 2021eko martxoaren 26ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak kobratuko dira 2021eko martxoaren 24an.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordainduko dira Caparrosoko Udalaren kontuetan, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako borondatezko epean. Ohartarazten da ezen epe hori iraganik ordaintzeke dauden ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekargu eta interesak aplikatuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2021eko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2102237