40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Akats zuzenketa

Akats materiala ikusirik Lehendakaritzak 2021eko urtarrilaren 12an emandako 2021-0001 Ebazpenean, zeinaren bidez onetsi baitzen Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa (argitaratu zen 2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 25ekoan),

Zuzenketa hau egiten da:

–Honela dioen tokian:

“2021erako onetsitako lan-egutegian soberako 21,33 ordu gelditzen dira. Ordu horiek urriaren 11n eta abenduaren 7an hartuko dira, eta gainerako 6,53 orduak Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte”.

–Honela behar du:

“2021erako onetsitako lan-egutegian soberako 36,00 ordu gelditzen dira. Ordu horiek urriaren 11n eta abenduaren 7an hartuko dira, eta gainerako 2 egun, 6 ordu eta 40 minutuak Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte”.

Garinoainen, 2021eko urtarrilaren 30ean.–Batasuneko burua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2101594