40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO UDALAREN KIROL PATRONATUA

Udalaren kirol eskoletako araudia. Behin betiko onespena

Burlatako Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak, 2020ko ekainaren 2an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen udalaren kirol eskolen funtzionamenduari buruzko araudia, indarra hartuko duena 2020ko urriaren 1ean. Jarraian haren testu osoa ematen da argitara.

Burlatan, 2021eko otsailaren 3an.–Patronatuko burua, Ander Carrascon Erice.

BURLATAKO UDALAREN KIROL ESKOLEN ARAUDIA 2020RAKO

Udalaren kirol eskolen kirol sistema

1.–Haurren jarduera fisikoa sustatzea da Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren (BUKP) xedeetako bat; horretarako, sustapen horren plangintzaz, kontrolaz eta ebaluazioaz arduratuko da, bere Udalaren Kirol Eskoletako (UKE) programaren bidez.

2.–BUKPak, egoki deritzonean, lankidetza hitzarmenak izenpetuko ditu kirol klub, federazio edo beste entitate batzuekin, UKEetako modalitateak teknikoki zuzendu, antolatu, garatu eta kontrolatzeko. BUKPak egoki deritzonean bestelako hitzarmenak ere sinatzen ahalko dira, kirol modalitate zehatz baten ezaugarriak eta nondik norakoak kontuan hartuta.

3.–Lankidetza hitzarmenak indarrean egonen dira kirol denboraldi batez (ekainetik maiatzera), eta urtero luzatuko dira automatikoki, salbu eta alderdietako batek urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen salatzen badu edo UKEetako kirol sisteman aldaketa esanguratsurik gertatzen bada.

BUKPak bestelako indarraldiak ezartzen ahalko ditu UKEetan, haien federazio baldintzek hori aholkatuz gero.

4.–Hitzarmena bertan behera uztea. Hitzarmena bertan behera utziko da arrazoi hauetakoren bat jasoz gero:

–Araudi honetan eta haren osteko garapenetan ezarritako baldintzak ez betetzea.

–Legezko betebeharrak ez betetzea.

–Kirol klub, federazio edo entitate izenpetzailearen azkentzea edo desegitea.

–BUKPak ondorerik gabe uzten ahalko ditu lankidetza hitzarmenak, epemuga baino lehen, interes publikoko arrazoirik bada.

–Hitzarmena betetzea galarazten duten ezinbesteko arrazoiak izatea eta haiek behar bezala justifikatuta egotea.

5.–BUKParekin UKEetako lankidetza hitzarmena, indarrean betiere, duten kirol klub, federazio edo entitateek eta/edo haren laguntzak jasotzen dituztenek sistema hori errespetatu beharko dute, eta araudi honekin bat jarduteko nahiz kirol sistema honetan ezarritako egituren paralelo, kontrako edo ordezko den bestelako egiturarik ez eratzeko konpromisoa hartuko.

6.–Araudi honetan berariaz jasotzen ez diren aferak edo UKE jakin batek izan ditzakeen berezitasunak behin-behinean ebatziko ditu BUKPko Lehendakaritzak edo hark eskuordetutako pertsonak, Udalaren Kirol Koordinazioaren eta dagokion UKEren arduradunaren aholkuak entzunda, eta behin betiko, BUKPko Zuzendaritza Batzordeak.

UKEen xedeak

7.–Hona hemen UKEen xede orokorrak, entrenamenduen, lehiaketen eta bestelakoen gainerako irizpideen orientagarri izanen direnak:

–Kirolaren irakaskuntzaren bidez ikasleen heziketa integralean laguntzea, betiere kirolaren errendimendua ulertuta prozesuan lagun dezakeen baliabide gisa eta ez xede berariazko gisa.

–Irakaskuntza prozesuaren lehentasunezko xedetzat hartzea, kirol garapenaz gainera, gainerako kirolariak, teknikariak, epaileak, ikusleak eta kirol instalazioetako langileak errespetatzea, bai eta kirol espazioak eta materialak behar bezala erabiltzea ere.

–Kirolaren irakaskuntzaren prozesua ikasleen ongizate pertsonala eta haien gizarte harremanaren sustapena eta hobekuntza bermatuko dituen giroaz hornitzea.

–Kirol eta garbitasun ohiturak sortzea, etorkizunean beren kasa gara daitezen, eta helduaren ongizate fisiko, mental eta sozialaren zutarri izan daitezen.

–Eskura diren baliabideen arabera, ikasle guztiei bermatzea beraiek libreki hautatzen duten kirola ikasteko eta hartan aritzeko aukera, eta haien kirol gaitasunak ingurune osasuntsu eta seguruan garatu ahal izatea.

–Ahalegin eta ardura gogoa bultzatzea, bestea errespetatuz eta harekin lankidetzan.

–Burlatako bizilagunei erraztasunak ematea kirolak ikasi eta praktikatzeko, bazterkeriarik gabe kirol gaitasuna, sexua, gizarte baldintza eta abar direla-eta.

–Ikasleen indibidualtasuna errespetatzea, bereziki adin biologikoari, ezaugarri psikomotrizeei, kirol errendimenduko mailari eta norberaren lehentasunei edo kirol arlokoei dagokienez, aurrerapen logikoa segituz entrenamenduaren eta lehiaren kargetan.

–Ikasleak beren adinaren eta garapen mailaren araberako kontzeptu tekniko eta taktikoez hornitzea.

–Gorputz Hezkuntzaren berezko printzipio metodologikoen arabera jokatzea, azpimarra jarriz josteta eta hezkuntza kutsuan eta kirolaren balioak sustatzean.

Udalaren kirol eskolen kirol egitura

8.–BUKPak, Lehendakaritzaren edo hark eskuordetzen duen pertsonaren bidez, eta behin entzunda Udalaren Kirol Koordinazioaren, dagokion UKEko arduradunaren eta klubek BUKPko Zuzendaritza Batzordean dituzten ordezkarien aholkuak, ebatziko du UKEen barruko espezialitate bakoitzaren denboraldi bakoitzerako kirol egitura. Kirol egitura honako hauek aintzat hartuta ezarriko da:

–Baliabide espazialak, haien erabileraren efizientzia eta eskuragarritasuna aintzat hartuta.

–Baliabide ekonomikoak, haien erabileraren efizientzia eta eskuragarritasuna aintzat hartuta.

–Baliabide pertsonalak, haien erabileraren efizientzia eta eskuragarritasuna aintzat hartuta.

–Etorkizuneko esku-hartzeak, arestian aipatu baliabideetan.

–Jarduera fisikoaren zientziei eta pedagogiari buruzko irizpide formalak.

–Federazio-arauak.

–UKEko ikasle guztien parte-hartze aktibo eta adierazgarria entrenamendu eta lehiaketetan.

9.–Egitura bat eta bakarra ezarriko da, kirol klub, federazio edo entitate beraren mendeko kirol modalitate bakoitzeko.

10.–Araudi honen 1. eranskinean zehaztuko da kirol formakuntza eta modalitate bakoitzeko kirol egitura, eta bertan adieraziko, kategoriak, taldeak, adinak, gutxieneko eta gehieneko plazak, taldeko, eta/edo entrenamendu saioen kategoria, kopurua eta denbora, eta arauotan jasotako irizpide orokorrei egiten ahal zaizkien zehaztapenak eta aldaketak.

11.–Kirol modalitate bakoitzeko UKE zatituko da, taldeka, adinaren arabera eta/edo lortutako maila teknikoen arabera, eta hauxe ezarri da irizpide orokor gisa:

11.1. Banakako kirolak: Gutxienez ere: 8. Gehienez ere: 15.

11,2. Kirol kolektiboak: Gutxienez ere: 8. Gehienez ere: kirolaren arabera alda daiteke.

Talde bakoitzeko gutxienekoak eta gehienekoak aldatzen ahalko dira, kirol modalitate eta/edo formakuntza etapa bakoitzaren ezaugarri eta premia berariazkoen arabera.

12.–UKEen etapa amaituta, kirol jarduera bideratuko da legez eratutako kirol klub eta entitateen bidez. BUKPak delako jarduera babesteko hitzarmen eta deialdiak ezartzen ahalko ditu.

13.–UKEen egutegia eskola egutegiari egokituko zaio; beraz, oporretan, zubietan eta jaiegunetan pausa eginen du, non BUKPak ez duen kontrakoa baimentzen arrazoi teknikoengatik eta/edo lehiaketengatik.

Arau orokor gisa, jardueraren hasiera irailaren erdialdean ezarri da, eta hasi eta 8,5 hilabetera, amaiera. Iraupen hori irizpide gisa erabiliko da honako hauek kalkulatzeko: BUKParen dirulaguntzak eta ikasleek nahitaez ordaindu beharreko kuota.

Hitzarturiko entitateen betebeharrak

14.–BUKParekin UKEetako lankidetza hitzarmena, indarrean betiere, duten kirol klub, federazio edo entitateek honako eginkizun hauek izanen dituzte nahitaez:

–Araudi hau betetzea eta betearaztea, bai eta indarrean den kirol, lan eta datuen babesei nahiz tributu arloko betebeharrei buruzko legeetan eta aplikagarri gerta daitekeen beste edozeinetan ezarritakoa ere.

–Koordinatzaile bat izatea gutxienez, UKEko kirol zuzendaritzarako.

–UKEren irizpide teknikoak, didaktikoak eta metodologikoak ezarri eta kontrolatzea, araudi honetan jasotako xede eta gainerako arauekin bat. BUKPak beretzat gordetzen du araudi honi kontra egiten dioten alderdiak aztertu eta zuzentzeko eskubidea.

–BUKPari proposatzea lantalde tekniko kalifikatua osa dezala UKEko taldeez arduratzeko.

–Monitoreentzako formakuntza planak ezartzea, eskatzen den kirol titulazioa dutela bermatzeko, bai eta kirol irakaskuntzarako duten trebetasuna handitzeko ere.

–BUKPari aholku ematea kirol egitura ezartzean, bai eta UKEri lotutako beste edozein kirol aferatan ere.

–Aldian behin bilerak egitea BUKPeko koordinatzailearekin.

–Araudi honetan espresuki jasotzen ez diren aferen eta/edo, aparteko arrazoiak medio, arauaren salbuespen direnen berri ematea BUKPari. Mota honetako neurriak hartu ahal izateko, BUKParen baimen espresa beharko da.

–BUKPera igortzea beharrezkotzat jotzen dituen gorabehera, kexa edo eskaera guztiak.

–Monitoreen jarduketak koordinatu eta kontrolatzea, eta UKEko taldeen jarraipena egitea.

–Kirol instalazioetan eta ekipamenduan ikusitako hondaketen berri ematea BUKPeko kirol koordinatzaileari.

–Izen emateak, fitxak eta kuotak ikuskatzea eta, orobat, urteko programazioan aitzinetik xedatu diren lehiaketa eta lehiaketetan parte hartu ahal izateko UKEk bete behar duen beste edozein baldintza.

–Esleitzea, BUKParekin koordinatuz, eskolako taldeen entrenamendu eta lehiaketen ordutegiak, ezarritako kirol egiturarekin bat.

–UKEri buruzko alderdi adierazgarririk bada, BUKPari idatziz aurkeztea honako agiri hauek:

• Zuzendaritza Batzordearen bileren aktak eta deialdiak.

• Aita, ama eta/edo legezko tutoreei emandako agirien kopia (29. artikulua).

–BUKPak informazioa eskatzen duenean, eskaerari erantzutea.

–UKEri aurkeztea kirol memoria eta memoria ekonomikoa, BUKPak finkatutako irizpideekin bat (69. eta 70. artikuluak).

–Eskolarako erantzukizun zibileko asegurua kontratatzea, monitoreek, koordinatzaile eta zuzendariek eta ikasleek egiten duten jarduera barne dagoela.

–Monitore, koordinatzaile eta zuzendariei ezagutaraztea UKEen araudia, bai eta instalazioak erabiltzeari buruzkoa ere. Arauok lantalde teknikoari eta zuzendaritza taldeari emanen zaizkie, paperean eta/edo euskarri informatikoan.

–Ikasleen gurasoak eta/edo legezko tutoreak informatuta edukitzea, gutxienez ere, araudi honetan ezarritakoaren gainean (29. eta 30. artikuluak).

–Ikasleen gurasoez eta/edo legezko tutoreez arduratzea.

–BUKParen anagrama/armarria sartzea UKEko kirol jantzietan, bai eta karteletan, liburuxketan, web-orrian eta bestelako zabalkunde publikorako bitartekoetan ere.

Monitoreen betebeharrak

15.–Monitoreen eginkizunak, gutxienez ere, hauek dira:

–Taldearen jardueraz zuzenean arduratzea, entrenamendu eta lehiaketa orduetan.

–Entrenamendu eta lehiaketa saioetan garatzea UKEko koordinatzaileak bere talderako ezarritako irizpide tekniko, didaktiko eta medotodologikoak.

–UKEen araudia eta kirol instalazioak erabiltzeari buruzko arauak ezagutzea, aplikatzea eta errespetaraztea.

–Ikasleen jokabidea zaintzea kirol esparruaren barnean eta kanpoan, entrenamendu eta lehiaketa orduetan, kirol esparruetan eta aldageletan sartzen direnetik haiek erabiltzeari uzten dioten arte.

–Kirol instalazioa (kirol esparrua, aldagelak...), ekipamendua eta materiala behar bezala erabili eta zaintzen ote den ikustea.

–Kasu egitea, uneoro, kirol instalazioetan dauden BUKPeko langileen jarraibideei.

–Ikasleek kirola modu osasungarrian eta seguruan egin dezaten bermatzea, eta kirol instalazio, ekipamendu edo materialetan antzemandako kalteen berri ematea UKEri.

–Klubak aldian behin deituko dituen bileretara joatea eta betiere jarraitzea hark finkatutako irizpideak.

–Bere taldeari dagozkion jarraipen fitxak betetzea.

–Egunero kontrolatzea ikasleak entrenamenduetara eta lehiaketetara joaten ote diren, eta UKEko koordinatzaileari aurrez jakinarazi gabeko hutsegiteen berri ematea.

–Lehenik bere taldeko ikasleen gurasoez eta/edo legezko tutoreez arduratzea. Aurkeztu beharreko informazioa hitzartutako entitateak zehaztutako jarduketa eremura mugatuko da.

–Entrenamendua eta lehiaketa bukatutakoan, 10 urtez azpiko ikasleak zaintzea, gurasoek eta/edo legezko tutoreek hartzen dituzten bitartean. Betebehar hori bertan behera gera daiteke ikaslearen gurasoen eta/edo legezko tutorearen baimen idatzia jasoz gero.

Gurasoen eta/edo legezko tutoreen betebeharrak

16.–Ikaslearen aitaren, amaren eta/edo legezko tutorearen eginkizunak hauek dira:

–Ezagutzea eta betetzea araudi hau, bai eta udalaren kirol instalazioen erabilerari buruzkoa ere.

–Betetzea berritze, izen-emate eta ordainketa epeak, bai eta dokumentazioa aurkeztekoak ere.

–Informazio bileretara joatea.

–Jakinarazpenak egiteko aukera ematen duten harremanetarako bide eskuragarriak erraztea eta eguneratuta edukitzea (telefono finkoa, telefono mugikorra, posta elektronikoa...).

–Ikaslea garaiz eramatea entrenamendu eta lehiaketetara, eta ziurtatzea monitorearen tutoretzapean geratzen dela, eta ikaslea garaiz hartzea haiek amaitzean.

–UKEk lagatako jantziak zaintzea eta behar bezala garbitzea, eta haiek itzultzea denboraldi bakoitzaren amaieran.

–Jokabide eredugarria mantentzea kirol instalazioetako langileekin, bai eta kirolari, epaile, monitore, koordinatzaile eta ikusleekin ere.

–Ahalik eta lankidetzarik handiena izatea hitzartutako entitatearekin.

Ikasleak

17.–Ikasle kontzeptua: Guztiak izanen dira UKEetako ikasleak, baldin eta, behin betiko plaza izanik, eskatzen zaien dokumentazio guztia aurkeztu badute eta nahitaezko kuota ordaindu badute horretarako epeetan.

17.1. Ikasle izaerari eustea: Ikasle izaerari eutsiko zaio, ikaslea sartzen denetik UKE bakoitzaren adin-mugara iritsi bitartean, alde batera utzita ikaslearen kirol errendimendua eta bestelako inguruabar guztiak. Hona hemen izaera hori galtzeko arrazoiak:

–Araudi honetan jasotako zehapen-araubidea eta UKE bakoitzak egiten dituen ondorengo garapenak aplikatzea.

–Nahitaezko kuota ordaintzeko epeak ez betetzea, edo eskatutako agiriak ez aurkeztea plaza berritzerakoan edo ikasle berriaren izen-ematea egitean.

–BUKPak eta/edo hitzartutako entitateak dagokion kategoriaren araberako kirol talderik ezin eratu izatea.

–Justifikatu gabe ez agertzea, eta/edo aurrez jakinarazi gabe, ondoz ondoko 4 saiotara, edo ondoz ondokoak ez diren 10 saiotara ez joatea; halakoetan, ez zaie izen-ematearen kuota itzuliko.

18.–Ikaslearen eskubideak: Ikasle guztiek eskubide eta betebehar berak izanen dituzte UKEren barruan, inolako bazterkeriarik gabe. Honako eskubide hauek dituzte:

–Entrenamenduetan ikaslearen heldutasunari dagokion mailan aritzeko, betiere UKEko kirol egiturarekin eta hitzartutako entitatearen irizpide teknikoekin bat.

–BUKPak UKEetako esparrurako aitortutako lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, ikaslearen heldutasunari eta ahalmenei dagokien mailan, eta kirol federazio bakoitzaren araudiarekin, hitzartutako entitatearen irizpidearekin eta araudi honetan ezarritakoarekin bat (25., 26., 27. eta 28. artikuluak).

–Aski kalifikatutako kirol monitoreak eta koordinatzaileak izateko, ahal bada.

–Duintasunez lehiatzeko gutxieneko ezinbesteko jantziak izateko, 60.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Tratu duina jasotzeko.

–Aukera berdintasuna izateko.

–Ingurumen osasuntsu eta seguruan aritzeko.

19.–Ikaslearen betebeharrak: UKEetako ikasle izateak honako betebehar hauek dakartza berarekin:

–Zuzen jokatzea, uneoro, taldekideekin monitoreekin, hitzartutako entitateko arduradunekin, epaileekin, aurkariekin, ikusleekin, kirol instalazioetako langileekin...

–Monitoreak eta hitzartutako entitateko arduradunek, baita kirol instalazioetako langileek ere, ematen dituzten jarraibide teknikoak eta jokaerari lotutakoak errespetatzea.

–BUKParen instalazioak erabiltzeko araudia betetzea, bai eta jarduera egiteko erabilitako gainerako instalazioena ere.

–Hitzartutako entitateak finkatutako entrenamenduetan parte hartzea, salbu eta aurrez jakinarazi eta behar bezala justifikatutako arrazoirik bada.

–Kirol klubak zehaztutako lehiaketetan parte hartzea, araudi honetan ezarritakoarekin bat.

–Agindutako epeetan ordainketak egitea eta nahitaezko dokumentazioa aurkeztea.

Zehapen araubidea

20.–Zehapen araubidea: Zehapen araubide hau UKEetan aplikatuko da; halere, hitzartutako entitate bakoitzak hura garatzen ahalko du, BUKPko Zuzendaritza Batzarrak onetsi ondotik.

21.–Ahalmenak: BUKPko Lehendakaritzari dagokio ikasleak zehatzeko neurriak hartzea, araudi hau betetzen dela bermatzeko.

Monitoreak, kirol koordinatzaileak eta hitzartutako entitateko arduradunek ahalmena dute ikasleei ahoz kargu hartzeko eta are entrenamendutik edo lehiaketatik egozteko ere, ahozko kargu-hartzeari kasurik egiten ez dietenean, aparte utzirik arau-hausleari geroago ezar dakiokeen zehapena. Egoztekotan, ikaslea zaintzapean egonen da saioa amaitu arte.

22.–Arau-hausteen sailkapena: Arau-hausteak honela sailkatuko dira: arinak, astunak eta oso astunak.

22.1. Arau-hauste arinak dira:

–Kirol eremu bakoitzeko araudi berariazkoa ez errespetatzea.

–Kirol instalazioak, ekipamendua edo materiala behar bezala ez erabiltzea.

–Janaria, edariak edo kirol instalazioak hondatzen edo zikintzen dituen beste edozein elementu sartzea.

–Monitore, kirol koordinatzaile eta hitzartutako entitateko arduradunen jarraibideei kasu ez egitea.

–Instalazioen ardura duten langileen esanei kasurik ez egitea.

22.2. Arau-hauste astunak dira:

–Hiru arau-hauste arin egitea.

–Liskar eta/edo eraso fisiko eta/edo ahozkoak piztea eta/edo haietan parte hartzea.

–Kirol instalazioak, ekipamendua edo materiala nahita zikintzea edo hondatzea.

–UKEk lehiaketetarako lagatako jantziak gaizki zaindu eta/edo garbitzea.

–Beste ikasleen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragin diezaiokeen beste edozein arau-hauste.

–Kirol instalazioen barnean edo UKEko jardueran parte hartzen ari delarik ordena larriki nahastea dakarren edozein egite edo ez-egite.

22.3. Arau-hauste oso astunak dira:

–Arau-hauste astun bat hiru aldiz egitea.

–Urtebetean hiru arau-hauste astun egitea.

–Kirol materiala edo hirugarrenen gauzak ebastea.

–Fisikoki edo ahoz erasotzea, edo hirugarren pertsonak ez errespetatzea UKEko jardueran parte hartzen ari delarik.

–Instalazioen barrenean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten jarduketak, UKEko jardueran parte hartzen ari delarik.

–UKEren funtzionamendu arrunta galaraztea edo horretarako oztopo larriak jartzea.

–Kirol instalazioak, ekipamendua edo materiala modu larri eta nabarmenean hondatzea.

–Jarrera sexista, homofobiko, transfobiko edo diskriminazio-jarrerak agertzea.

23.–Zehapenak.

23.1. Arau-hauste arinen zehapena izanen da:

23.1.a. Ikasleendako: entrenamendu eta partidetan denbora batean (3tik 5 egunera bitarte) ezin parte hartzea. Halaber, 25 eta 60 arteko euroko isuna ekarriko dute, eta egindako kalteak konpondu beharra.

23.1.b. Ikasleen guraso edo tutoreendako: Udalaren kirol instalazioetara denbora batean (3tik 5 egunera bitarte) ezin sartzea. Halaber, 25 eta 60 arteko euroko isuna ekarriko dute, eta egindako kalteak konpondu beharra.

23.1.c. Monitoreendako eta zuzendaritzako langileendako: Udalaren kirol instalazioetara denbora batean (3tik 5 egunera bitarte) ezin sartzea. Halaber, 25 eta 60 arteko euroko isuna ekarriko dute, eta egindako kalteak konpondu beharra.

23.2. Arau-hauste astunen zehapena izanen da:

23.2.a. Ikasleendako: entrenamendu eta partidetan denbora batean (15 egunetik hilabete 1era bitarte) ezin parte hartzea. Halaber, 61 eta 300 arteko euroko isuna ekarriko dute, eta egindako kalteak konpondu beharra.

23.2.b. Ikasleen guraso edo tutoreendako: Udalaren kirol instalazioetara denbora batean (15 egunetik hilabete 1era bitarte) ezin sartzea. Halaber, 61 eta 300 arteko euroko isuna ekarriko dute, eta egindako kalteak konpondu beharra.

23.2.c. Monitoreendako eta zuzendaritzako langileendako: Udalaren kirol instalazioetara denbora batean (15 egunetik hilabete 1era bitarte) ezin sartzea. Halaber, 61 eta 300 arteko euroko isuna ekarriko dute, eta egindako kalteak konpondu beharra.

23.3. Arau-hauste oso astunen zehapena izanen da:

23.3.a. Ikasleendako: entrenamenduetara eta partidetara ezin joatea aldi baterako (hilabete batetik betiko erabili ezinera bitarte eta kirol eskolan baja ematea), Udalak arau-hauslearen aurka abiarazten ahal dituen legezko egintzak ukatu gabe. Era berean, 301 eta 600 euro arteko isuna ekarriko dute, eta egindako kalteak konpondu beharra.

23.3.b. Ikasleen guraso edo tutoreendako: kirol instalazioetan ezin sartzea aldi baterako (hilabete batetik betiko sartu ezinera bitarte), Udalak arau-hauslearen aurka abiarazten ahal dituen legezko egintzak ukatu gabe. Era berean, 301 eta 600 euro arteko isuna ekarriko dute, eta egindako kalteak konpondu beharra.

23.3.c. Monitoreendako eta zuzendaritzako langileendako: kirol instalazioetan ezin sartzea aldi baterako (hilabete batetik betiko sartu ezinera bitarte), Udalak arau-hauslearen aurka abiarazten ahal dituen legezko egintzak ukatu gabe. Era berean, 301 eta 600 euro arteko isuna ekarriko dute, eta egindako kalteak konpondu beharra.

Arau-hauste oso astunek hiru urteren buruan preskribituko dute, astunek bi urteren buruan eta arinek sei hilabeteren buruan. Arau-hauste oso astunetan ezartzen diren zehapenek hiru urteren buruan preskribituko dute, arau-hauste astunetan ezartzen direnek bi urteren buruan, eta arau-hauste arinetan ezartzen direnek urtebetean.

24.–Zehapen prozedura.

24.1. Araudi honetan ezarritakoaren edozein ez-betetzek ekartzen ahalko du UKEk aurreneurriz bidaltzea edozein monitore edo kirol koordinatzaile edota hitzartutako entitateko arduraduna.

Neurri hori aplikatuko da zehapena egiten den egunean berean, eta ikaslearen tutoretza zainduko da entrenamendu saioa amaitzen den arte, eta berehala jakinaraziko zaio kirol koordinatzaileari, bai eta aitari, amari eta/edo legezko tutoreari ere.

24.2. UKEko kirol koordinatzaileak txostena eta arau-hauslearen datuak igorriko dizkio BUKPari, bidezko zehapen neurriak har ditzan, araudi honetan ezarritakoari jarraikiz.

Lehiaketa

25.–UKEen esparruko lehiaketak irakaskuntza prozesuko elementu garrantzitsuak dira, baina ez erabakigarriak, eta bitarteko gisa tratatu beharrekoak, eta ez UKEko monitoreen eta kirol koordinatzailearen xede gisa.

26.–Hitzartutako entitateak ezarritako irizpide teknikoek bete behar dituzte, eta koherente izan, araudi honen 7. artikuluan adierazitako xedeak, bai eta ikasleen eskubide eta betebeharrak (18. artikulua) eta gainerako arauak ere. BUKPak beretzat gordetzen du irizpideok berrikusi eta birdoitzeko eskubidea, baldin eta bateraezintasunik antzematen bada.

27.–UKEetako ikasle izaerak araudi honen 42. artikuluan aipatu lehiaketetan parte-hartzeko eskubidea ematen du.

Salbuespenez, ikasleen segurtasun fisikoa bermatzeko, hitzartutako entitateak aldi baterako mugatzen ahalko du ikasleek lehiaketetan parte hartzeko duten eskubidea.

28.–Ikasleak bere borondatez uko egiten ahalko dio lehiaketa ofizialetan parte-hartzeari, eta soilik entrenamenduetan parte hartu. Halere, horrek ez dakar murrizketarik nahitaezko kuotan.

Uko eginez gero, ezin izanen da lehiatzeko eskubidea berreskuratzeko eskatu, federazio plazarik ez bada.

Aita, ama edo legezko tutoreentzako informazioa

29.–Hasierako bilera: Hitzartutako entitateak, denboraldiaren hasieran, aita, ama eta/edo legezko tutoreei biltzeko deia eginen die, UKEko araudiari eta funtzionamenduari buruzko informazioa emateko.

29.1. Hitzartutako entitatearen aldetik bertaratu beharrekoak: gutxienez ere, kirol koordinatzailea.

29.2. Epea: denboraldia hasi, eta lehenengo lau asteen barruan. BUKPari bileraren/bileren datak, orduak eta tokiak jakinaraziko zaizkio.

29.3. Edukiak: Gutxienez ere, honako hauei buruzko informazioa emanen da:

–Entitatearen organigrama eta funtzionamendua.

–Entrenamendu saioetan aplikagarriak diren irizpide tekniko, didaktiko eta metodologikoak.

–Lehiaketetan aplikagarriak diren irizpide tekniko, didaktiko eta metodologikoak.

–Ikaslearen eskubide eta betebeharrak, eta zehapen araubidea.

–Gurasoen eta/edo legezko tutoreen eginkizunak.

–Entitatearen eta gurasoen eta/edo legezko tutoreen arteko harremanetarako prozedura eta bideak.

–Nola jokatu osasun-laguntza behar izanez gero.

–Hurrengo denboraldietarako plazak berritzeko prozedura.

–Borondatezko ekarpenaren (zenbatekoa eta xedeak) azalpena eta justifikazioa.

–UKEen araudia kontsultatzeko web-orriaren esteka.

29.4. Informaziorako bideak: bileretan, ahoz eta dokumentazio idatzia aurkeztuz; dokumentazioa helbide elektronikoz igorriko da edo, halakorik ezean, paperean.

30.–Etengabeko komunikazioa: entitateak ezarriko du zein diren harremanetarako bideak (posta elektronikoa, whatsappa, testu-mezuak...), lehiaketei, entrenamenduak bertan behera uzteari edo aurrez jakinarazi gabeko hutsegiteei buruzko informazioa helarazteko, nahiz intereseko beste edozein albisteren edo inguruabarren berri emateko.

Inskripzioak

31.–UKEetarako inskripzioak araudi honetan adierazitako irizpideekin bat eginen dira, eta ez dira baliozkotzat joko, ezta BUKPak diruz lagungarriak izanen ere, arauoi jarraitzen ez dieten inskripzioak.

32.–Izena emateko urratsak:

Araudi honetan parte hartzeko ezartzen diren lehentasunezko irizpideekin bat, honako urrats hauek ezartzen dira izena emateko:

–Aitzineko denboraldian parte hartu zuten ikasleen izen-emateak berritzea.

–Ikasle berrien izen-emateak egitea.

33.–Aitzineko denboraldian parte hartu zuten ikasleen izen-emateak berritzea.

33.1. Inskripzio organoak:

–BUKPak zuzenean zuzendutako jarduerak.

–UKEetako hitzarmena indarrean duten entitateak.

33.2. Datak: Apirilean eta/edo maiatzean eginen da, gutxienez ere 7 egun naturalean.

33.3. Publizitatea: BUKPak web orriaren eta udal bandoen bidez emango du daten eta jarraitu beharreko prozeduraren gaineko informazioa, eta inskripzio organo bakoitzak arduratu beharko du 33.4 apartatuan adierazitako informazioa emateaz.

33.4. Prozedura: Inskripzio organoak izanen du ardura izena emateko epe honen hasieraren, amaieraren, araudiaren eta ondorioen berri emateko, aita, ama eta/edo legezko tutoreei. Informazioak datu hauek jasoko ditu gutxienez:

–Berritzeko epea.

–Ekarri beharreko datuak.

–Nahitaezko kuota eta ordaintzeko modua.

–Adierazpen espresa, azaltzen duena aurreikusitako epearen barruan ordainketa egin edo dokumentazioa aurkeztu ezik, hurrengo denboraldirako erreserba bertan behera gelditu dela.

–Jarraitzeko arriskua dagoela jakinaraztea: ezin denean bermatu hurrengo denboraldirako taldea osatuko ote den, ikaslearen aitari, amari eta/edo legezko tutoreari espresuki emanen zaio horren berri, berritze-epearen barruan.

–Entrenatzeko aurreikusitako ordua, berariaz adierazita ordutegia aldatzea badagoela.

Eskura dauden baliabide guztiak erabiliko dira plazak berritzeko aldiari buruzko informazioa emateko, eta eskuragarri egonen dira informazioa igorri dela, eta aitek, amek, eta/edo legezko tutoreek hartu dutela ziurtatzeko bitartekoak.

–Aita, ama eta/edo legezko tutoreentzako posta elektronikoa, hartze-agiria eta guzti.

–Ikasleen zerrenda, aitak, amak eta/edo legezko tutoreak sinatua, informazioa hartu dutela adierazten duena.

–Beste baliabide batzuk (ziurtatzeko bidetzat jotzen ez direnak): sare sozialak, kartelak (kirol instalazioetan), whatsappa, posta arrunta (hartze-agiririk gabe)...

Inskripzio organoak epe bat ezarriko du, berritu nahi ez duten ikasleak zein diren egiaztatu eta baieztatzeko, saiheste aldera organo kudeatzailearen akats administratiboak eta/edo aiten, amen eta/edo legezko tutoreen kudeaketa okerrak.

Aitei, amei eta/edo legezko tutoreei gomendatzen zaie plazari uko egiten zaiola dioen jakinarazpena gordetzeko.

–Uko-egitearen mezu elektronikoa, aiten, amen eta/edo legezko tutoreena.

–Uko-egitearen idatzizko agiria, aitak, amak eta/edo legezko tutoreak sinatua.

–Telefono deien zerrenda, BUKParen baliabide administratiboen laguntzaz, jasoko dituenak deiaren data, ordua, solaskidea eta edukia, uko-egitea telefono bidez baieztatu bada.

Berritzeko epea amaitu eta 10 egun naturalean, gehienez ere, hitzartutako entitateek ikasle berrientzako plaza hutsen kopurua jakinaraziko diote BUKPari, eta UKEetako publizitate arlora igorriko.

33.5. Berritzeei buruzko beste inguruabar eta argibidem batzuk:

–Izen-ematea behin betikotzat joko da ikasleak nahitaezko kuota ordaindu, eta eskatzen den dokumentazioa aurkezten duenean.

–Ordaintzeko epeak betetzen ez badira eta/edo dokumentazioa aurkezten ez bada, plazaren erreserba bertan behera geratuko da automatikoki. Ikasleak berriro sartu nahi badu UKEn, ikasle berrien inskripzio-faseari heldu beharko dio.

–BUKPa edo hitzartutako entitatea ez dago behartuta berritzea formalizatzeko ordaindutako nahitaezko kuota itzultzera berritzea, salbu eta araudi honen 48.1 apartatuan adierazitako arrazoiren bat badago.

–Ikasle guztiei emanen zaie berritze guztien berri, beren kirolerako gaitasuna-errendimendua edo bestelako ezaugarriak edozein izanik ere. Guztiz debekatuta dago ikaslea “kanporatzea” edo plaza berritzea eragoztea UKEetako aldian.

–Ezin da ikasle berrien inskripziorik egin, eta guztiz debekatuta dago “fitxaketak” edo “sarbide-probak” egitea, bai eta araudi honi kontra egiten dioten bestelako jarduketak gauzatzea ere, salbu eta BUKParen Lehendakaritzak berariaz baimendutako inguruabarretan.

–Berritzeko eskaera gehiago bada BUKParen eta/edo kirol kluben kirol egituraren edukiera eta haiek diruaren aldetik eta kirol instalazioen aldetik dituzten baliabideak baino, irizpide hauek erabiliko dira hurrengo denboraldian plaza eskuragarria duten ikasleak hautatzeko:

–Lehena: Burlatan erroldatuta egotea.

–Bigarrena: zozketa.

34.–Ikasle berrien inskripzioak.

34.1. Inskripzio organoak: BUKPAk baimendutako kasuak salbu, BUKPak berak hartuko du ikasle berrien izen-emateak egiteko ardura.

34.2. Datak: BUKPAk denboraldi bakoitzerako ezarriko du zer alditan egingo diren eta zenbat iraungo duten. Kirol modalitate zehatz batzuen kasuan, aldi horiek aldatzen ahalko dira, BUKParen Lehendakaritzak horretarako berariazko baimena ematen badu eta antolaketari eta kirolari lotutako arrazoiek hala egitea eskatzen badute.

34.3. Publizitatea: BUKPak publizitatea eginen du, Burlatako herritarrek informazioa izan dezaten ikasle berriak UKEetan parte hartzeko datei, prozedurari, plaza eskuragarriei eta nahitaezko kuotari buruz.

Gutxienez ere, postontzietan banatzeko informazio idatzia eta Burlatako Udalaren web-orria erabiliko dira, eta udal bandoak ere baliatuko dira.

34.4. Prozedura: BUKPak epea irekiko du interesdunek aurreinskripzioa egin dezaten.

Epe hori igarota, talde bakoitzeko plaza eskuragarrien arabera esleituko dira plazak. Plazen eskaera eskaintza baino handiagoa bada, zozketa eginen da eta lehentasuna izanen dute aurreinskripzioa egin duten Burlatako erroldatuek. Orobat, BUKPko kirol koordinatzaileak muga bat ezartzen ahalko du, pertsona bakoitzak UKE batean bakarrik izena ematekoa, alegia, hori egitea beharrezko jotzen badu zera bermatzeko: Burlatan erroldatutako pertsona batek UKE batean gutxienez izena eman ahal izatea.

Plaza esleiturik ez dutenak itxaron-zerrendan sartuko dira, zozketan ezarri hurrenkerarekin bat, eta lehentasuna izanen dute Burlatan erroldatuek.

Epez kanpo inskribatu direnak itxaron-zerrendan sartuko dira aurreinskripzioaren ordenari jarraikiz, non erroldatuta dauden gorabehera.

Behin plazak esleitzeko prozesua burututa, BUKPak hitzartutako entitateei emanen die itxaron-zerrendarako onartutakoen eta baztertutakoen berri, ordainketak eta gainerako kudeaketak egiteko.

34.5. Ikasle berrien inskripzioen gaineko bestelako inguruabarrak eta argibideak:

–Izen-ematea behin betikotzat joko da ikasleak nahitaezko kuota ordaindu, eta eskatzen den dokumentazioa aurkezten duenean; horretarako, 15 egun naturaleko epea izanen du, plaza baduela baieztatzen denetik.

–Ordaintzeko epeak betetzen ez badira eta/edo dokumentazioa aurkezten ez bada, plazaren erreserba bertan behera geratuko da automatikoki.

–Ikasle berriak sartuko dira, baldin eta plaza huts eskuragarriak badira, betiere 34.4 artikuluan jasotako prozedurari jarraikiz, eta guztiz debekatuta dago “fitxaketak” edo “sarbide-probak” egitea, bai eta araudi honi kontra egiten dioten bestelako jarduketak gauzatzea ere, salbu eta BUKParen Lehendakaritzak berariaz baimendutako inguruabarretan.

35.–Aurreinskripziorako datuak: Preinskripzioa egiteko, ikasleak datu hauek eman beharko ditu:

–Ikaslearen izena eta bi deiturak.

–Ikaslearen jaiotza data.

–Ikaslearen nortasun agiri nazionalaren zenbakia.

–Helbidea eta posta kodea.

–Erroldatuta dagoen ala ez.

–Aitaren, amaren eta/edo legezko tutorearen izena eta bi deiturak.

–Aitaren, amaren eta/edo legezko tutorearen telefono finkoa.

–Aitaren, amaren eta/edo legezko tutorearen telefono mugikorra.

–Aitaren, amaren eta/edo legezko tutorearen helbide elektronikoa.

–Gizarte Segurantzan alta emanik dagoen ala ez. Segurua zehaztea, bestelakoa badu.

Preinskripzio-orrian bilduriko datuak datu pertsonalen babesari buruz indarra duen legeriaren mende egonen dira.

Udalaren kirol eskolen publizitatea

36.–Hedabideak. Hona hemen herritarrari UKEekin ikusteko duten alderdien berri emateko baliabideak:

–UKEen araudia.

–Idatzizko publizitatea kirol instalazioetan eta Burlatako Udalean.

–Postontzietan banatzeko publizitate idatzia.

–Publizitatea Udalaren web-orrian.

–BUKParen bulegoetako telefonoa.

37.–Publizitatean azaldu beharreko datuak. Publizitatean bilduko diren datuak honako hauek izanen dira:

–Jarduera mota.

–UKEren entitate arduraduna.

–Jardueraren iraupena.

–Zer adinetakoei zuzendurik dagoen.

–Zer instalaziotan eta ordutan garatzen den jarduera (adinen eta maila teknikoaren arabera zehaztuta, ahal bada).

–Plaza eskuragarriak (adinen edo maila teknikoaren arabera zehaztuta, ahal bada).

–Nahitaezko kuota.

–Izen-emateari buruzko informazioa (epeak, ordutegiak, inskripzio organoa).

–UKEen oinarrizko araudia; honako hau jasoko du gutxienez:

• Ikasleen izen emateari eta lehentasunei buruzko araudia.

• Kirol eskolen gaineko araudia badela adieraztea.

• Asegurua eta aldez aurreko osasun azterketa.

38.–Argitaratzeko epea: ikasle berriek izena emateko publizitate idatzia aditzera emanen da (web-orrian, postontzietan eta instalazioetan) gutxienez ere 7 egun lehenago izen-emateak hasteko eguna baino.

39.–Hitzartutako entitateen publizitatea: hitzartutako entitateek bidezkoak iruditzen zaizkien baliabideen bitartez egiten ahalko dute beren kirol modalitatearen publizitatea, begiratzen badituzte BUKPak eta araudi honek finkaturiko irizpideak.

Nahitaezko kuota udalaren kirol eskoletan

40.–BUKPak ezarriko du UKEetan parte hartzeko ordaindu beharreko nahitaezko kuota. Nahitaezko kuota ordaintzean, ikasleak araudi honen 18. artikuluan adierazitako eskubideez baliatzen ahalko da.

41.–Nahitaezko kuota osorik pagatu beharko dute parte-hartzaile guztiek; ezin izanen da inola ere aldatu. Arau honi salbuespenak ezarri edo aldaketak egiteko, hura garatu eta onetsi beharko du BUKPak.

Inguruabar pertsonalak, ekonomikoak edo bestelakoak direla-eta nahitaezko kuota ordaindu ezin duten Burlatan erroldatutako pertsonen kasuen berri emanen diote hitzartutako entitateek BUKPari, kasuok azter ditzan. Ikaslea UKEn kautelazko alta emanik joko da, BUKPak kasua ebatzi bitarte.

42.–BUKPak nahitaezko kuota berbera ezarriko du UKE guztietarako, zein diren ere entrenamendu eta lehiaketa saioen kopurua eta denbora, kirol maila edo bestelako inguruabarrak. BUKPak bestelako nahitaezko kuota finkatzen ahalko du kirol modalitate eta/edo adin-talde jakinetarako, ulertzen bada modalitatearen eskakizun tekniko eta ekonomikoek hori justifikatzen dutela.

43.–Nahitaezko kuota ordaintzeak ez dakar berez UKEetan izena emanda egotea; aldiz, izena emateko prozesuko nahitaezko alderdia da, baina ez loteslea.

44.–Nahitaezko kuota honela ordainduko da:

–Hitzartutako entitateek zuzendutako jarduerak: hitzartutako entitatean ordainduko da zuzenean.

–BUKPak zuzenean gidatutako jarduerak: BUKPan ordainduko da.

45.–Hitzartutako entitateak arduratuko dira kobrantzak egiteaz UKEn, eta ezin izanen zaio BUKPari nahitaezko kuotengatik eskuratutako zenbatekoaren diru-sarrera erreklamatu, lapurreten, galeren, ez-ordaintzeen edo bestelako inguruabarren kasuan.

46.–Ikasle berriek 15 egun natural izanen dituzte, UKEetako ikaslea dela baieztatzen denetik, nahitaezko kuota ordaintzeko.

Ordainagiriaren kopia aurkeztu beharko zaio UKEko kirol koordinatzaileari.

47.–Denboraldia hasita dagoela sar daitezkeen ikasle berrien nahitaezko kuota kalkulatzea: ikasle berriek UKEn parte hartuko duten hilabete kopuruari dagokion zati proportzionala ordainduko dute, gehi UKEk federazio kontzeptuengatik izan ditzakeen gastuak eta ikasleari eta/edo parte den taldeari zuzenean aplikagarri zaizkion bestelakoak.

48.–Nahitaezko kuota itzultzea:

48.1. Zer egoeratan itzul daitekeen kuota:

–Parte-hartzailearen borondatezko uko-egitea (ez zaio aplikatuko berritzeengatik egin beharreko ordainketari): aplikagarria izanen da 15 egun naturalean, ikaslea UKEko lehen entrenamendura joaten denetik hasita, eta parte-hartzaileak borondatezko uko-egitea garaiz eta idatziz aurkezten badu.

–Zerbitzua modu iraunkorrean eteteagatik: BUKPa eta/edo hitzartutako entitatea behartuta dagoenean UKEren funtzionamendua modu iraunkorrean etetera. Nahitaezko kuota itzuliko zaie idatzizko eskaera egiten dutenei.

–Osasun arrazoiengatik: interesdunak alegatzen duenean osasun arrazoiren bat jarduera egitea modu jarraituan galarazten diona; halakoetan, osasun txostena aurkeztu beharko da, horren frogagarri. Jarduera egitea galarazten dion osasun arrazoiak UKEko jarduera hasitakoan sortua izan beharko du.

–Argitaratutako ordutegiak ez betetzeagatik: BPUKPak edo hitzartutako entitateak ezin duenean bete inskripzioaren unean proposatutako entrenamendurako ordutegia.

48.2. 48.2.–Itzulketaren zenbatekoa: UKEren amaierara arte falta diren hilabete kopuruari dagokion zati proportzionala itzuliko da (iraupen osoa 8,5 hilabete, gutxi gorabehera). Kalkulua egin aitzin, UKEk federazio kontzeptuengatik izan dituen gastuak eta ikasleari eta/edo parte zen taldeari zuzenean aplikagarri zaizkion bestelakoak deskontatuko dira.

Ekarpen boluntarioa udalaren kirol eskoletan

49.–Hitzartutako entitateek UKEko parte-hartzaileei borondatezko ekarpena izeneko borondatezko zenbateko osagarria ordaintzeko eskatzen ahalko diete.

Borondatezko ekarpenak barnean hartzen ditu ikasleek zuzenean egindako diru-ekarpenak, txartel, kamiseta eta abarren salmentatik ateratakoak, bai eta klubaren diru-sarrerak handitzea dakarten ikasleek gauzatutako beste edozein ekintzatatik eskuratutakoak ere.

50.–Araudi honetan jasotako eta, urtero, BUKParen kirol egituran eta diru-ekarpenetan zehaztutako zerbitzuak eta ikasleen eskubideak ez dira inola ere aldatuko, eta ez dute inolako loturarik Borondatezko ekarpen kontzeptuarekin.

51.–Hitzartutako entitateak eskatu beharreko borondatezko ekarpenaren berri emanen die, nahitaez eta idatziz, parte-hartzaileei eta BUKPari, alderdi hauek argi eta garbi aipaturik:

–Ordainketaren borondatezko izaera.

–UKEetako zerbitzu eta eskubideekiko loturarik ez duela.

–Zenbateko ekonomikoa, eta nahitaezko kuotarekin duen desberdintasun argia.

–Zer denboralditan aplikatuko den.

–Ekarpen horietatik lortutako diru-sarreren xedea eta helburua, bakoitzaren aurrekontua zehaztuz.

52.–Borondatezko ekarpenaren bidez lortutako diru-sarrerak, nahitaez, araudi honetan jasotako eta, urtero, BUKParen kirol egituran eta diru-ekarpenetan zehaztutako zerbitzu eta eskubideen osagarri diren kirol alorretara bideratuko dira.

–Entitateak antolatutako jarduera bereziak.

–Jarduera bereziak, entitateak haietan parte hartzen duelarik.

–UKEren esparrutik kanpoko lehiaketa ofizial batean parte hartzea.

–BUKPak funtsezkotzat hartzen ez dituen jantziak erostea.

–Diruz lagundu gabeko kirol material berariazkoa erostea.

–Entitateak antolatzen dituen argitalpen, ikastaro eta mintzaldiak.

–Monitore eta koordinatzaileen formakuntzarako ikastaroak.

–Beste zerbitzu osagarri batzuk.

53.–BUKPa araudi honetan jasotakoaz haratago geratzen da, borondatezko ekarpenaren arautze eta kudeaketatik guztiz bereizia, ulertzen baita entitatearen jarduketa eremu pribatuaren barnean dagoela eta ez entitate bakoitzarekin sinatutako UKEetako hitzarmenari loturik.

Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren ekarpenak

54.–UKEetako lankidetza hitzarmena indarrean duten entitateei BUKPak laguntza eta aholkularitza teknikoa emanen die, bai eta bere kirol instalazioak eta dirulaguntzak doan lagako ere, denboraldi bakoitzean dituen baliabide tekniko eta ekonomikoen nahiz giza baliabideen eskuragarritasunaren arabera, eta bere kirol egiturarekin bat.

BUKParen kirol koordinatzaileak txostena aurkeztuko du, eta ondoren BUKParen Zuzendaritza Batzordeak onetsitako ditu denboraldi bakoitzerako dirulaguntzak kalkulatzeko irizpideak.

55.–BPUKPak emandako dirulaguntza bateragarria izango da bestelako entitate publiko zein pribatuk ematen ahal dituen dirulaguntza eta ekarpenekin.

56.–BUKParen ekarpenak, instalazioak lagatzeko lerroen eta UKEetako dirulaguntzen bidez, lehiaketa ofizial hauek prestatu eta horietan parte hartzeko jarduketak eta horien ondoriozko gastuak estaltzera mugatzen da:

–Nafarroako Kirol Jokoak.

–Herri eta erkidego mailako bestelako lehiaketak, ofizialki aitortuak Nafarroako Kirol Jokoetan sartzen ez diren diziplina eta/edo kategorietarako, aurrez BUKParen adostasuna izanik.

57.–Ekarpen horiek jasotzeko, hitzartutako entitateak araudi hau errespetatu, eta beharrezko memoriak eta justifikazioak aurkeztu beharko ditu.

58.–Aurrekontuak prestatzea: kirol denboraldiaren urrian eta azaroan, BUKPko kirol koordinatzaileak bilerak eginen ditu hitzartutako entitate bakoitzeko arduradunekin, BUKParen dirulaguntza aztertu, baloratu eta erabakitzeko. Bileretara honako dokumentazio idatzi hau aurkeztu beharko da:

–2. eranskina.

–UKEko ikasleen behin betiko zerrenda, entrenamendu-lehiaketa talde eta/edo kategoria bakoitzaren zerrendak aurkeztuz. Zerrenda bakoitzean jasoko dira araudi honen 35. artikuluan aipatu datuak.

59.–Giza baliabideetarako dirulaguntza: partida honetan sartuta daude UKEren koordinaziorako eta monitoreentzako gastuak.

59.1. Koordinaziorako gastuak:

–Xedea: UKEren aholkularitzako, idazkaritzako, kudeaketa eta zuzendaritza tekniko eta kirolekorako gastuak.

–Kalkulatzeko irizpidea: ekarpen finkoa ikasle kopuruko.

59.2. Monitoreentzako dirulaguntzak:

–Xedea: entrenamendu eta prestakuntza fisikoko gastuak, bai eta kirol praktikari eta irakaskuntzari zuzenean lotutako bestelako gastuak ere.

–Kalkulatzeko irizpidea: monitore bat ezarriko da, talde bakoitzeko. Ekarpen hori ezartzeko irizpideak honako hauen arabera finkatuko dira:

• Taldeko monitore titularraren titulazioa.

• Asteko entrenamendu-orduak, BUKPak ezarritako kirol egiturarekin bat etorriz.

–Kalkulatzeko dokumentazioa: 2. eranskina beteta aurkeztuko da, monitorearen titulazioaren egiaztagiriarekin batera. Ez da eskatuko dokumentazio hori hurrengo deialdietan aurkezteko, salbu eta monitorearen titulazioa aldatzen bada.

59.3. Kudeaketa:

–Kalkulatutako dirulaguntza izanen da emanen den gehienekoa; hortaz, BUKPak ez ditu ordainduko partida honetan sortzen diren defizitak.

–Gehienez ere, koordinaziorako partidaren %25 monitoreen partidara bideratzen ahalko da, eta alderantziz; inoiz ez hortik gora.

–Klubari baimena ematen zaio monitoreen dirulaguntza nahi erara banatzeko, aintzat hartuta arrazoizko irizpideak, hala nola monitore bat baino gehiago izatea talde bakoitzeko, edo espezializatutako monitoreak egotea prestakuntza fisikoan edo kirol postu berariazkoetan... Banaketa irizpideek arrazoizkoak eta arrazoituak izan behar dute, eta ekarpenaren kalkuluaren agirian azaldu beharko dira (2. eranskina).

59.4. Justifikazioa:

–5. eranskina aurkeztearekin justifikatuko da; ez da gastuen frogagiririk aurkeztu behar, salbu eta BUKPak espresuki eskatzen badu.

–BUKPak honako dokumentu hauek joko ditu baliozkotzat:

• Onuradunak sinatutako hartze-agiria, honako hauek zehaztuta dituela: konpentsazioaren nondik-norakoak, ordainketaren eguna, zenbatekoa eta kontzeptua eta zer alditarako konpentsazioa den.

• Klubak onuradunari egindako banku transferentzia, agerian dituela kontzeptua eta konpentsazio aldia.

• Enpresak emandako faktura, kudeaketa eta aholkularitza zerbitzuez eta diru-ekarpen honi lotutako bestelako zerbitzuez ari garela.

60.–Baliabide materialetarako dirulaguntza: partida honetan bulegoko materialerako, kirol materialerako eta kirol ekipamenduetarako gastuak sartzen dira.

60.1. Bulegoko materialerako dirulaguntza:

–Xedea: paper-gauzetarako, fotokopietarako, telefonorako, Interneterako eta UKEren kudeaketarako bestelako horniketetarako gastuak.

–Kalkulatzeko irizpidea: ekarpen finkoa ikasle kopuruko.

60.2. Kirol materialetarako dirulaguntza:

–Xedea: kirol materiala erostea, UKEko entrenamendu eta lehiaketetarako.

–Kalkulatzeko irizpidea: ekarpen finkoa ikasle kopuruko.

60.3. Kirol jantzietarako dirulaguntza:

–Xedea: lehiaketarako kirol jantziak erostea, araudi honen 18. artikuluan jasotakoa betez.

Jantziak UKEren jabetzakoak dira, eta denboraldiaren amaieran itzuli beharko dira.

–Kanpo geratzen diren gastuak: ez dira dirulaguntza honen xede izanen lehiaketarako ezinbesteko kirol jantzietarako (txandala, poltsa, berokia...) beharrezko gastuak gainditzen dituztenak; ulertzen da haiek hitzartutako entitateak, eta/edo aitek, amek eta/edo legezko tutoreek hartuko dituztela beren gain.

–Kalkulatzeko irizpidea: ekarpen finkoa ikasle kopuruko.

–Kalkulatzeko dokumentazioa: ikusirik UKEetako lehiaketa-ezaugarrien aldakortasuna, hitzartutako entitateak 2. eranskinean zehaztuko ditu kirol jantzien gastu eta kudeaketa irizpideak.

BUKPak irizpide orokorrekin bat ez datozen egoerak baimentzen ahalko ditu, aurrez jakinaraziz 2. eranskinaren bidez.

60.4. Kudeaketa:

–Kalkulatutako dirulaguntza izanen da emanen den gehienekoa; hortaz, BUKPak ez ditu ordainduko partida honetan sortzen diren defizitak.

–Baliabide materialetarako guztizko dirulaguntza nahi erara banatzen ahalko da eta partiden arteko aldaketa egin, baldin eta zerbitzuaren kalitatea bermatzen bada.

60.5. Justifikazioa:

–6. eranskina aurkeztearekin justifikatuko da; ez da gastuen frogagiririk aurkeztu beharko, salbu eta BUKPak espresuki eskatzen badu.

–BUKPak honako dokumentu hauek joko ditu baliozkotzat:

• Hornitzaileak emandako faktura, ordainagiriaz lagunduta.

• Erosketa tiketa, 60,00 eurotik beherako gastuetarako.

61.–Joan-etorrietarako dirulaguntza: partida honetan sartzen dira UKEak behar bezala funtzionatzeko beharrezko joan-etorriek eragindako gastuak.

–Xedea: Hauek dira gastu diruz lagungarriak:

• Monitoreen, koordinatzaileen eta zuzendaritzako kideen joan-etorriak UDEk aitortutako lehiaketetara (56. artikulua), eta UDEren lanarekin lotutako bilera eta formakuntza ikastaroetara.

• Taldeen joan-etorriak Nafarroako Kirol Jokoen azken faseetara.

• Taldeen joan-etorriak BUKPak aldez aurretik baimendutako lehiaketa zehatzetara. Baimen hori emango du, hain zuzen, lehiaketa beraren edo UDEaren aparteko ezaugarriak direla medio.

–Kanpo geratzen diren gastuak: irizpide orokor gisa, BUKParen baimen espresa izan ezik, ez da dirulaguntza honen xede izanen ikasleek lehiaketan parte hartzeko egin joan-etorrien gastua, ulertzen baita aiten, amen eta/edo legezko tutoreen eta/edo lehiaketaren antolatzailearen erantzukizuna dela.

–Kalkulatzeko irizpidea: ekarpen finkoa ikasle kopuruko.

61.1. Kudeaketa:

–Kalkulatutako dirulaguntza izanen da emanen den gehienekoa; hortaz, BUKPak ez ditu ordainduko partida honetan sortzen diren defizitak.

–Ikasleen joan-etorriak, aurrez baimendutako kasuetan, garraio publikoaren bidez edo garraio enpresen bidez eginen da. BUKPak eta hitzartutako entitateak ez dute inolako erantzukizunik hartuko ikasleen garraioaren gainean.

61.2. Justifikazioa:

–7. eranskina aurkeztearekin justifikatuko da; ez da gastuen frogagiririk aurkeztu beharko, salbu eta BUKPak espresuki eskatzen badu.

–BUKPak honako dokumentu hauek joko ditu baliozkotzat:

• Garraio enpresak emandako faktura, ordainagiriaz lagunduta.

• Garraio publikoaren tiketa.

• Ibilgailuaren jabearen hartze-agiria eta bidesarietako tiketak, ibilgailu pribatuetan baimendutako joan-etorrien kasuan. Kilometro bakoitzeko konpentsatu beharreko zenbatekoa ezarriko da.

62.–Federazio gastuetarako dirulaguntza: partida honetan sartzen dira araudi honen 56. artikuluan aipatu lehiaketetan parte hartu ahal izateko gastuak.

–Xedea: Hauek dira gastu diruz lagungarriak:

• UKEko ikasle eta monitoreen lizentziak.

• Mutualitateak.

• Taldeen izen-emateak lehiaketetan.

• Federazio-isunak, erantzukizuna BUKPari egozten ahal zaionean.

• Lehiaketa ofizialetako epaileak.

• Parte hartu ahal izateko ezinbesteko beste federazio-kontzeptu batzuk.

–Kanpo geratzen diren gastuak: Honako hauek ez dira gastu diruz lagungarriak:

• Lizentziak eta mutualitateak, baldin eta 56. artikuluan aipatu lehiaketetan parte hartu ahal izateko beharrezkoak baino gehiago badira.

• Osasun azterketak (ikasleen kontura).

• Fidantzak, abalak eta antzekoak.

• Klubaren federazio altak.

• Federazio-isunak, erantzukizuna BUKPari ezin egoztekoa denean.

• Lagunarteko partidetako epaileak.

–Kalkulatzeko irizpidea: Hitzartutako entitatearen aurreikuspenaren arabera (2. eranskina).

62.1. Kudeaketa: kalkulatutako dirulaguntza gastu aurrekontutzat jotzen da, handitzen ahalko dena gastuak justifikatzeko aurkeztu dokumentazioaren arabera. BUKPak kontzeptu honetan gerta daitekeen defizita konpentsatuko du.

62.2. Justifikazioa:

–8. eranskina aurkeztearekin justifikatuko da, betiere gastuen frogagiriak aurkeztuta.

–BUKPak honako dokumentu hauek joko ditu baliozkotzat:

• Dagokion kirol federazioak emandako faktura, ordainagiriaz lagunduta.

• Epaileak sinatutako hartze-agiria, kirol-federazio bakoitzak erabiltzen dituen agiriekin bat etorriz.

• Federazioak epailerik jartzen ez duen kasuetan, federaziokoa ez den epaileak sinatutako hartze-agiria, data, kategoria eta taldeak zein diren zehaztuta.

63.–Aseguruak kontratatzeko dirulaguntza: partida honetan, legez eskatzen diren polizak kontratatzeko gastuak sartzen dira.

–Xedea: aseguru polizak kontratatzea.

–Kalkulatzeko irizpidea: BUKPak polizen zenbateko osoa ordainduko du.

Efizientzia ekonomiko handiagoa eta legez ezarritako arriskuak estaltzen dituzten polizak lortzeko asmoz, BUKPak hitzartutako entitateei proposatzen ahalko die polizak beste klub batzuekin batera kontrata ditzatela.

63.1. Kudeaketa: kalkulatutako dirulaguntza izanen da emanen den gehienekoa; hortaz, BUKPak ez ditu ordainduko partida honetan sortzen diren defizitak eta, betiere, kontratazioaren bideragarritasuna babestuko du.

63.2. Justifikazioa:

–9. eranskina aurkeztearekin justifikatuko da; ez da gastuen frogagiririk aurkeztu beharko, salbu eta BUKPak espresuki eskatzen badu.

–BUKPak honako dokumentu hauek joko ditu baliozkotzat:

• Aseguru-etxeak emandako faktura, ordainagiriaz lagunduta.

64.–Jarduera berezietarako dirulaguntza: partida honetan sartzen dira UKEk jarduera bereziak antolatzeko edo haietan parte hartzeko gastuak.

–Xedea: araudi honen 56. artikuluan aitortu lehiaketen barnean ez dauden jarduera bereziak antolatzeak edo haietan parte hartzeak sortutako gastuak. Hauek dira gastu diruz lagungarriak:

• Joan-etorriak, mantenua eta ostatua.

• Kirol materiala.

• Inskripzioak.

• Entrenatzaileak, gidak, animatzaileak eta abar.

• Antolamenduko gastuak.

• Garaikurrak, diplomak.

Hitzartutako entitateak jarduera antolatzeko dirulaguntza edo hartan parte hartzekoaren artean hautatu beharko du; ezin izanen da bien onuradun izan.

Dirulaguntza hau jasotzeak berarekin dakar jarduera bera ezin aurkeztu izatea BUKParen eta Burlatako Udalaren bestelako dirulaguntzen deialdietara.

–Kanpo geratzen diren gastuak: Honako hauek ez dira diruz lagungarritzat joko:

• Jarduerak onurarik ez dienean eragiten UKEaren ikasleen %50i gutxienez.

• Araudi honen funtsezko helburuak eta gainerako xedapenak errespetatzen ez dituzten jarduerak.

• BUKPak eta Burlatako Udalak jada antolatu, sustatu edo diruz laguntzen dituen jarduerak.

• Partikulartzat edo interes pribatukotzak jotzen diren jarduerak.

• Entitatearen eguneroko eta berezko lanaren parte jotzen diren jarduerak.

• Elitistatzat jotako jarduerak.

• Kirol izaerarik ez duten jarduerak.

• Entitatearen gastuak ohiko erabilerarako materialetan, ez direnean berariaz eskuratu jarduerarako.

• Patronatuak beste deialdi batzuen bidez honezkero diruz lagundu dituen gastuak.

• Ezinbestekoak ez diren gastuak edo jarduera egin ahal izateko gastuen gainetik daudenak.

–Kalkulatzeko irizpidea:

• Dirulaguntza, antolatzeagatik: ekarpen finkoa ikasle kopuruko.

• Dirulaguntza, parte hartzeagatik: ekarpen finkoa ikasle kopuruko.

64.1. Kudeaketa: kalkulatutako dirulaguntza izanen da emanen den gehienekoa; hortaz, BUKPak ez ditu ordainduko partida honetan sortzen diren defizitak.

64.2. Justifikazioa:

–10. eranskina aurkeztearekin justifikatuko da; ez da gastuen frogagiririk aurkeztu beharko, salbu eta BUKPak espresuki eskatzen badu.

–BUKPak honako dokumentu hauek joko ditu baliozkotzat:

• Hornitzaileak emandako faktura, ordainagiriaz lagunduta.

• Erosketa tiketa, 60,00 eurotik beherako gastuetarako.

• Onuradunak sinatutako hartze-agiria, honako hauek zehaztuta dituela: konpentsazioaren nondik-norakoak, ordainketaren eguna, zenbatekoa eta kontzeptua eta zer alditarako konpentsazioa den.

• Klubak onuradunari egindako banku transferentzia, agerian dituela kontzeptua eta konpentsazio aldia.

• Enpresak emandako faktura, kudeaketa eta aholkularitza zerbitzuez eta diru-ekarpen honi lotutako bestelako zerbitzuez ari garela.

65.–Formakuntza bultzatzeko dirulaguntzak: BUKPak diruz lagunduko du, hitzartutako entitateekin elkarlanean, UKEetako monitoreen eta koordinatzaileen formakuntza. BUKPak dirulaguntza honetan parte hartzeko baimena ematen ahalko die UKEetako jarduera gauzatzen ez duten Burlatako beste kirol klub batzuei.

–Xedea: entitate publikoek edo kirol federazioek antolatu formakuntza ekintzetan edo ikastaro ofizialetan izena emateko gastuak.

–Kanpo geratzen diren gastuak: Honako hauek ez dira diruz lagungarritzat joko:

• Entitatearen kontuen kargura egin ez diren inskripzio gastuak edo ikasleak berak ordaindutakoak.

• Garraio, ostatu eta mantenu gastuak.

• Ikastaroa egin dela ziurtatzen duen agiririk ez dakarten prestakuntza saioak.

–Kalkulatzeko irizpidea:

• Gastuaren %50 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 200 euro ikastaroko.

• BUKPak denboraldi bakoitzean finkatuko du aurrekontuko partida berariazko bat xede horretarako. Lehenengo irizpidea aplikatzearekin partidan eskuragarri dagoen zenbatekoa gainditzen bada, proportzionalki banatuko da emandako dirulaguntzaren arabera, partidan aurrekontu mugarik ez badago.

65.1. Kudeaketa: kalkulatutako dirulaguntza izanen da emanen den gehienekoa; hortaz, BUKPak ez ditu ordainduko partida honetan sortzen diren defizitak.

65.2. Justifikazioa:

–11. eranskina aurkeztearekin justifikatuko da, betiere honako hauek aurkeztuta:

• Formakuntzako ikastaroa edo ekintza antolatu duen kirol federazioaren edo entitate publikoaren faktura, klubaren edo partikularraren ordainagiriaz lagunduta.

• Formakuntzako ikastaroa edo saioa egin dela ziurtatzen duen agiria.

66.–Dirulaguntza Espainiako txapelketetan parte hartzeko. BUKPak diruz lagunduko du, hitzartutako entitateekin elkarlanean, UKEetako ikasleen parte-hartzea Espainiako lehiaketetan.

–Xedea: kluben gastuak Espainiako lehiaketetan parte hartzeko.

–Kalkulatzeko irizpidea:

• BUKPak denboraldi bakoitzean finkatuko du aurrekontuko partida berariazko bat xede horretarako.

• Kirol klub eta izaera afizionatuko kirol entitate pribatuendako dirulaguntzen deialdian aplikatzen diren irizpide berberei jarraituko zaie.

66.1. Kudeaketa: kalkulatutako dirulaguntza izanen da emanen den gehienekoa; hortaz, BUKPak ez ditu ordainduko partida honetan sortzen diren defizitak.

66.2. Justifikazioa:

–12. eranskina aurkeztearekin justifikatuko da, betiere gastuen frogagiriak aurkeztuta.

67.–Dirulaguntzaren ordainketa: BUKPak 3 alditan ordainduko du dirulaguntza, baldintzak betez gero:

–%50, ikasturteko kirol denboraldiko apirilaren 1a baino lehen.

–%25, UKEren kirol memoria eta memoria ekonomikoa aurkeztu eta hurrengo egun baliodunean, araudi honetan jasotako irizpide eta dokumentuei jarraikiz.

–%25, aurkeztutako dokumentazioa eta BUKPak eskatutako dokumentazio osagarria egiaztatu ondotik, ikasturteko kirol denboraldiaren amaiera urteko abenduaren 31 baino lehen.

Kirol memoria eta memoria ekonomikoa

68.–Kirol denboraldi bakoitzaren amaieran, urte bakoitzeko uztailaren 31 baino lehen, UKEetako lankidetza hitzarmena indarrean duten entitateek BUKPari aurkeztuko dizkiote bukatu berri den denboraldiari dagozkion kirol memoria eta memoria ekonomikoa.

69.–Memoria ekonomikoa: 3. eranskina beterik aurkeztuz, aipatu 5., 6., 7., 8., 9., 10, 11. eta 12. eranskinekin batera. Justifikazioak emandako dirulaguntza osoa frogatu beharko du eta, behar izatera, azken ordainketan pagatu beharreko zenbatekoa murriztuko da, justifikatu gabeko dirulaguntzaren zenbatekoaren proportzioan.

70.–Kirol memoria: 4. eranskina beterik aurkeztuz; hartan, gutxienez ere, datu hauek jasoko dira:

–UKEren funtzionamendu orokorra.

–Partaidetza eta emaitzarik esanguratsuenak.

–Funtzionamenduari, instalazioei eta kirol materialei lotutako gabezia nagusiak.

–Hurrengo denboraldirako hobekuntza proposamenak.

–Hurrengo denboraldirako beharko diren materialak.

–Jakinarazi nahi den beste edozer.

71.–Dirulaguntzaren erregularizazioa: Deskontuak eta osagarriak aplikatuko dira onetsitako dirulaguntzaren gainean. Hain zuzen, BUKPAk aurrekontuan erabilgarri duen diruaren arabera aplikatuko dira, dagokion denboraldirako dirulaguntzaren azken ordainketa egiterakoan, edo, bestela, hurrengo denboraldirako dirulaguntzarekin batera.

71.1. Behar bezala justifikatu gabeko edo araudi honetan ezarritako xede eta/edo irizpideak betetzen ez dituzten zenbatekoak deskontatuko dira.

BUKPak dirulaguntzen beste deialdi batzuetatik deskontatzen ahalko ditu zenbatekoak, bolumenaren arabera.

71.2. Araudi honek sortutako defizitaren konpentsazioa esplizituki jasotzen duen kontzeptuetan behar bezala diruz lagundu ez diren zenbatekoak ordainduko dira.

Iragarkiaren kodea: L2101914