40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2021eko otsailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluetan xedatuari jarraikiz, delako espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esan, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2102164