40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Erabaki hori argitaratu zen 2020ko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluka, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 261.300,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 22.400,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 164.112,17 euro.

7.–Kapital transferentziak: 3.403,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 466.215,17 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 109.140,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 135.666,56 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 66.670,00 euro.

5.–Ustekabeak: 2.000,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 152.738,61 euro.

Gastuak, guztira: 466.215,17 euro.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2102173