40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sorladako Udalak, 2020ko urriaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2021eko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Sorladan, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Idazkaria, Lanako, Muesko, Sorladako eta Piedramillerako Udalen batasuna. Zenbakia: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %38,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Izena: Corres Botella, José Miguel. Araubidea: Administrazio-kontratua. Administrazio egoera: Jardunean. Maila: A. Zerbitzu aitortuak: 1984-01-08. Gradua: 6. Lanpostua: Idazkaria.

Iragarkiaren kodea: L2101756