40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, 2021. urteko aurrekontu arrunta onetsi zuen hasiera batez.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 4an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo da Udalaren 2021eko aurrekontua; eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 178.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 9.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 59.200,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 813.000,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 323.950,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 15.000,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 73.900,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.472.050,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 415.900,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 504.850,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 64.700,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 486.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.472.050,00 euro.

Santakaran, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2101722