40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. Artikuluan xedatutakoarekin. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 297. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 23an.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Antzingo, Murietako eta Abaigarko Udalen Batasuneko idazkaria. Zenbakia: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %48,72. Arrisku bereziko osagarria: -. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Zenbakia: 1. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %27,52. Arrisku bereziko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Izena: Andía Garcés, Iñaki. Araubidea: Administrazio-kontratua. Administrazio egoera: Jardunean. Maila: A. Lanpostua: Idazkari kontu-hartzailea.

Izena: Abáigar Gómez, Iñaki. Araubidea: Administrazio-kontratua. Administrazio egoera: Jardunean. Maila: D. Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Murietan, 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Yurema Lana González.

Iragarkiaren kodea: L2102161