40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Leitzako Herri Aretoko erabilera eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Herri Aretoko erabilera eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Leitzan, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2102111