40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2021eko karga-tasak

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkateak parte-hartzaileei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra dagoela, 2021eko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan ziren guztiak bat etorrita,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Onestea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak.

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteei eta karga-tasari dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, behin urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketa egin ondoren (3/2019 Foru Legearen bidez aldatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa). Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,2.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Lapoblación-Meanon, 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2101988