40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra (298. NAOn argitaratu zen 2020ko abenduaren 24an).

Jendaurreko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Foru lege horren 277.1 artikuluak ezarritakoa bete beharrez, haren laburpena ematen da argitara.

GASTUAK:

1.–Langileen lansariak: 56.868,40 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuen gastuak: 99.502,38 euro.

3.–Finantza gastuak: 440,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 145.156,28 euro.

6.–Inbertsio errealak: 103.861,19 euro.

9.–Finantza pasiboak: 18.050,00 euro.

Guztira: 423.878,25 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 107.000,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3.–Tasak eta bestelako dirusarrerak: 34.950,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 164.892,51 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak: 26.090,87 euro.

7.–Kapital transferentziak: 30.944,87 euro.

9.–Finantza Aktiboak: 55.000,00 euro.

Guztira: 423.878,25 euro.

Iturenen, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2101911