40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2021erako lan-egutegia

Goizuetako Udaleko Osoko Bilkurak, 2021eko urtarrilaren 26ean egindako bilkuran, erabaki bat onartu zuen. Hona hemen erabakiaren testu osoa:

Ikusirik, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zela.

Ikusirik 819/2020 Ebazpena, azaroaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko tokian tokiko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Udalbatzak honako hau erabaki du aho batez:

1.–Goizuetako Udaleko langileen 2021eko lan-egutegia onartzea. Jaiegun gisa ezarriko dira, eta udal-bulegoak itxita egongo dira egun hauetan:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 15a: Inauteri astearte eguneko zubia.

–Otsailaren 16a: Inauterietako asteartea. Tokiko jaia.

–Martxoaren 19a: San Jose eguna.

–Apirilaren 1a: ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko Astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 16a, 17a, 18a eta 19a: Herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espaniako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Baliogabeak izanen dira, 2021.urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta akordio honen lehenengo xedapenean adierazitako jaiegunak. Baliozkoak kontsideratuko dira epeak kontatzeari buruz, otsailaren 15a eta abuztuaren 19a.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-oholean argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.

Goizuetan, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta

Iragarkiaren kodea: L2101999