40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aalkatearen dedikazoia eta lansaria

Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Goizuetako udalak, 2021eko urtarrilaren 25ean egindako Udal bilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:

1. 2021 urterako Alkatearen ordainsari eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 11.785,84 euro izango dira. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batezbestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak egingo zaizkio. Era berean sartua egonen da Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa partziala izango da, egunean 2 ordukoa, eta ondorioz astean 10 orduz Alkatearen funtzioak egitea ezartzen da, beharrezko dedikazio gutxienekoa.

2. Orobat, bere karguan aritzeagatik dieta eta joan-etorrriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkio alkateari, horiek frogatu eta behar diren ordainagriak aurkeztu ondoren

3. Akordio honek eragina izango du 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

4. Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2101998