40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2021/02U aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2021ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du 2021/02U aldaketa, Udalaren 2021ko aurrekontuan.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Etxarri Aranatzen, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2102157