40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Ibilgailuaren kalifikazio juridikoaren aldaketa eta besterengarritasun-deklarazioa

Etxarri Aranazko udalak 2021eko otsailaren 4an egindako ohizko osoko bilkuran, erabaki du:

1.–Etxarri Aranazko Udalaren ondasuna den 0131GZM matrikuladun “pick up” motako Ford ibilgailuaren kalifikazioa juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea, erabili ezinezko efektu bezala deklaratzeko, ondare-ondasun gisa kalifikatzea justifikatzen zuen funtzioa galdu duelako, ondoren besterendu ahal izateko.

2.–Etxarri Aranazko Udalaren ondasuna den 0131GZM matrikuladun “pick up” motako Ford ibilgailuaren besterengarritasuna adieraztea.

3.–Erabakia informazio publikoan jartzea, hilabete bateko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Honi lotuta, erabakia Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Interesa duten pertsonek adierazitako epean alegazioak egin ahal izango dituzte. Epe horretan alegazioak aurkezten ez badira, ondasunaren kalifikazio juridikoari behin betiko onarpena eman zaiola ulertuko da.

4.–Alkatetzari erabaki hau betetzeko behar diren agiriak sinatzeko ahalmena ematea.

Etxarri Aranatzen, 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2102103