40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien gaineko espedientea hasiera batez onetsi zuen Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin onetsi ere, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 18an.

Jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 2021eko aurrekontua eta betearazpen oinarriak behin betiko onetsitzat hartzen dira, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 272. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan agindutakoari jarraikiz.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da behin betiko onetsi direla 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 519.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 40.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 174.300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.129.000,00 euro

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 475.700,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 100.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.438.000,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 676.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.078.000,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 121.100,00 euro.

5. kapitulua. Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 10.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 525.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 26.800,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.438.000,00 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak xedaturiko ondorioak izan ditzan.

Cabanillasen, 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2102305