40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2020ko aurrekontuko 10., 11., 12., 13. eta 14. aldaketak. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran eta zinegotzien gehiengo osoa izanik, hasiera batez onetsi zuen 10.etik 14.era bitarteko aldaketak egitea Cabanillasko Udalaren 2020ko aurrekontuan. Iragarkia argitaratu zen 2021eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean.

Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.4 artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsitzat jotzen dira aldaketak. Hona hemen xehaturik:

10. ALDAKETA AURREKONTUAN

Aparteko kreditua: 14.000,00 euro.

3231 6320001 partida: Eskola eraberritzea.

Diruzaintzako gerakinaren kargura, 14.000,00 euro.

11. ALDAKETA AURREKONTUAN

Aparteko kreditua: 4.000,00 euro.

3360 68900 partida: Tresmontesen aldagela.

Diruzaintzako gerakinaren kargura, 4.000,00 euro.

12. ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu-gehigarria: 3.000,00 euro.

9200 22203 partida: web-orria.

Diruzaintzako gerakinaren kargura, 3.000,00 euro.

13. ALDAKETA AURREKONTUAN

Aparteko kreditua: 3.000,00 euro.

4311 64000 partida: tokiko merkataritzarako laguntza.

Diruzaintzako gerakinaren kargura, 3.000,00 euro.

14. ALDAKETA AURREKONTUAN

Aparteko kreditua: 21.000,00 euro.

1533 6190001 partida: Canal kaleko eustorma.

Diruzaintzako gerakinaren kargura, 21.000,00 euro.

Cabanillasen, 2021eko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2102165