40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2021eko plantilla organikoa; erabakia 297. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsita gelditzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoarekin, eta argitara ematen da, betetzeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoa.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Funtzionarioak.

1.1. Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: idazkariaren lanpostukoa, %20 eta %3,72, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Egoera: hutsik.

1.2. Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: administraria. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa %23, mailakoa %12 (251/93 LFDaren 40.3-a eta 40.5 artikuluak) eta %3,36, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Egoera: hutsik.

1.3. Kopurua: bat. Maila: C. Lanpostuaren izena: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduraduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanaldiaren luzapenekoa (ordu malgutasuna), %10; mailakoa %12 (251/93 LFDaren 40.3-e eta 40.5 artikuluak) eta %3,36 (19/2008 Foru Dekretua) eta lanpostukoa %8 (251/1993 Foru Dekretuan 44. artikulua). Egoera: jardunean.

2.–Lan-kontratudunak.

2.1. Kopurua: bat, lanaldi erdian. Lanpostuaren izena: liburutegiaren eta gizarte eta kultur sustapenaren arduraduna. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

3.–Funtzionarioak, administrazio-kontratudunak eta lan-kontratudunak.

3.1. Funtzionarioak: Óscar Arbeo López. D maila. 3. gradua. Administrazio-egoera: jardunean, albiente-zerbitzu anitzetako enplegatua, 2008/05/30etik.

3.2. Administrazio-kontratudunak: Koba Valencia Caldevilla. A maila. Gradua: 3. Administrazio-egoera: jardunean, idazkaria, 1991/11/20tik hasita, etenekin.

3.3. Lan-kontratudunak: Javier Díaz Fernández. C maila. Administrazio-egoera: bitarteko lan-kontratuduna administrazio lanetarako, 2008/04/21etik.

3.4. Lan-kontratudunak: Ana Rey Eguíluz. D maila. Administrazio-egoera: bitarteko lan-kontratuduna liburutegiko eta gizarte-kultur sustapeneko lanetarako, 2008/06/23tik.

Arroitzen, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2101909