40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia argitaratu zen 2020ko 297. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an.

Jendaurreko epea iragan eta erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 276.125,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 25.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 91.650,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 365.727,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 283.800,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 45.000,000 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 310.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.402.302,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 331.695,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 434.505,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.700,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 103.210,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 475.821,84 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 55.370,16 euro

Gastuak, guztira: 1.402.302,00 euro.

Arroitzen, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2101908