40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Lurraren gaineko kontribuzioaren 2021eko karga-tasa

Arantzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, beste erabakien artean, honako erabaki hauek hartu zituen.

ERABAKIAK:

1.–2021. urterako %0,20ko karga-tasa ezartzea hiri-kontribuzioa eta landa-kontribuzioa ordainarazteko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 139.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.–Hartutako erabakia jendaurrean jartzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean” eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuta, 30 eguneko epean bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten.

3.–Erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik ez badago, aurreko puntuan adierazitako epea igaro ondoren, aipatutako zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori behin betiko testuarekin batera argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2101900