40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Terrazak eta mahaitxoak lurzoru publikoan jartzea arautzen duen udal-ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Osoko Bilkurak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, Terrazak eta mahaitxoak lurzoru publikoan jartzea arautzen duen udal-ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsi zuen.

2020ko 293. zenbakidun Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an, eta ez denez alegaziorik aurkeztu, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera, behin betiko onetsi da aipatutako udal-ordenantzaren aldaketa, bere osotasunean argitaratuko dena.

Altsasun, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Laugarren xedapen iragankorra:

Salbuespen gisa, terrazak urtean behin baimendu ahal izango dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, 2020ko azaroaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin, COVID-19 izeneko gaixotasunak sortutako osasun-krisia dela-eta emandako neurrietan jasotako murrizketak aplikatzen diren aldian.

Iragarkiaren kodea: L2102137