40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen 2021eko plantilla organikoa.

Dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.ari dagokionez xedatuarekin. Plantilla behin betiko onetsirik geldituko da baldin inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Allon, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2101918