4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

99/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Daniel Tarifa Álvarez jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Daniel Tarifa Álvarez jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2020ko abenduaren 13az geroztik izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 11n.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2015267