4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

43/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Elian Peña Guerrero andrea, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Proiektu Estrategikoen Kudeaketa eta Koordinaziorako Ataleko burua.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 14ko 2932/2020 Ebazpenaren bidez, amaiera jartzen zaio Elian Peña Guerrero andreak zerbitzuen eginkizunetan izandako aldi baterako atxikipenari.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Elian Peña Guerrero andrea, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Proiektu Estrategikoen Kudeaketa eta Koordinaziorako Ataleko burua.

2. Foru agindu honek jakinarazi eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñeko Udalari.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 14an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2015338