4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abenduaren 22an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat berritzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, “Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da”.

Bestalde, artikulu horren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera, “aurreko apartatuan xedatutakoa hala izanik ere, kideak berretsiak edo ordeztuak izanen dira 5. eta 6. artikuluetan ezartzen den moduan, erakundearen ordezkagarritasuna alda dezaketen hauteskundeak egin eta gero edo bertako ordezkariak aldatuak izan ondoren”.

Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an hartutako Erabakiaren bidez Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen izendapena egin zen; ikasleen gurasoen CONCAPA Federazioaren ordezkari Eduardo Mayor García jauna izendatu zen.

2020ko urriaren 28an, ikasleen gurasoen CONCAPA Federazioak jakinarazi zuen Eduardo Mayor García jaunaren ordez Teresa Modol Bertriu andrea izanen zela haren ordezkaria.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Teresa Modol Bertriu andrea izendatzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, ikasleen gurasoen CONCAPA Federazioaren ordezkaria izateko, Eduardo Mayor García jaunaren ordez, ordezkatzen duenaren gainerako kargualdirako, hau da, 2023ko azaroaren 6ra arte, 6.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Eskola Kontseilura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2015944