4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena: dirulaguntzetarako deialdia, banakako ebaluazio-araubidean, gizarte-larrialdian diren pertsonei eta familiei zuzeneko diru-prestazioak emateko

Dirulaguntza Orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/542044). DDBN identifikazioa: 542044.

Xedea: Gizarte-zerbitzuen arloan dirulaguntzak emateko prozesua arautzea, diru-prestazioak zuzenean emateko gizarte-larrialdian edo premian egon eta deialdi honetako B.3) eta D) ataletan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituzten pertsona edota familiei.

“Zuzeneko diru-prestazioak” izena dute laguntza hauek. Unean unekoak dira, ez aldizkakoak, subsidiarioak eta osagarriak, eta oinarrizko beharrak asetzea dute xede.

Iruñean, 2020ko abenduaren 28an.–Zinegotzi delegatua, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2016271