4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak krisialdi-egoeran egon edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko. Deialdiaren laburpena DDBN (Identif.): 542018

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa dirulaguntzen datu base nazionalean aurki daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/542018).

Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak 2020ko abenduaren 22an emandako ebazpen bidez, dirulaguntzen deialdi hau onetsi da:

Dirulaguntzetarako deialdia, krisialdi-egoeran egon edo infraetxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko. Etxebizitzaren aldeko 2021eko programa.

Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.

Alor kudeatzailea: Gizarte Zerbitzuetako Alorra.

Instrukzio-organoa: Dirulaguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Deialdiaren xedea: Alokairuen parte bat ordaintzeko dirulaguntzak ematea, egoera hauetako batean dauden familia-unitateei:

–Krisialdi sozioekonomikoaren egoeran egotea, etxebizitza bat eskuratzeko edo hura mantentzeko zailtasunekin.

–Oso egoera txarreko etxeetan edo etxebizitza desegokietan bizitzea.

–Aterpe-premia dutenendako udal etxebizitzen erabiltzaile izatea eta bertan egoteko gehienezko denbora agortu izana (3 urte).

Iruñean, 2020ko abenduaren 28an.–Zinegotzi delegatua, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2016246