4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2020ko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Plantilla organikoa aldatzeko espedientearen jendaurreko informazioaren tramitea bukatu ondoren, eta ikusirik ez dela inolako alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da aldaketa hori, helburua duena udal arkitektoari bateraezintasuneko osagarria esleitzea.

Aldaketaren ondoren, hauek dira udal arkitektoaren lanpostuari atxikitako osagarriak: bateraezintasunezko osagarria, %45ekoa; lanpostuko osagarria, %24koa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Erriberrin, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2016083