4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Arbizuko 1. poligonoko 688. lurzatian, Maialen Mundiñanok eta Iñigo Arcelusek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen iragarki-taulan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Arbizun, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2015730