4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Gora jotzeko errekurtsoa, polizia agente izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka

Iragarki honen bidez jakitera ematen da Rebeca Goy Gurpeguik gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko urriaren 23an hartutako erabakiaren kontra, 3.4 oinarriari dagokionez. Erabaki horren bidez, deialdiaren oinarriak onetsi ziren Zizur Nagusiko Udalaren Udaltzaingoko polizia agente izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Oinarriak 2020ko 271. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 19koan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 eta 45. artikuluei jarraituz, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, alegazioak egiteko aukera izan dezaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Zizur Nagusiaren Erregistroan aurkeztuta (Erreniega parkea), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia bat eskuratzeko, interesdunek eskaera egin behar dute, eta eskaeran adierazi zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2015939