4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Herri-lanetako ingeniari teknikoen aldi baterako kontratazioa. Izangaien zerrenda

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2020ko abenduaren 18an, ebazpen hau onetsi zuen:

Alkatetzaren maiatzaren 19ko 739/2020 Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren, oposizio-lehiaketa bidez eratu daitezen herri-lanetako ingeniari tekniko edo ingeniari zibil lanpostuan (B mailaren/taldearen parekoa) aritzeko izangaien bi zerrenda, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdi hori 2020ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ekoan.

Bigarrena.–Aipatu deialdiaren hautapen-prozesua bukatu da, eta deialdiaren 5. oinarrian honako hau adierazten da:

Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

5.1.–Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu honakoak Herriko Etxeko iragarki-taulan, udal webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bereizirik:

–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioaren hurrenkeran, hautaproben eta lehiaketaldiaren emaitzak baturik.

–Prestakuntzan aritzeko izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioaren hurrenkeran, hautaproben eta lehiaketaldiaren emaitzak baturik.

5.2.–Aprobatu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio handiena duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoaren bidez ebatziko da afera.

5.3.–Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautaprobak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Hautapen-prozesua bukatuta eta aurreko atalean zehaztutako prozedura eginda, honako hau da hautaproba guztiak gainditu dituzten izangaien zerrenda:

–Aldi baterako kontratazioa egiteko zerrenda:

1.–José Miguel Ramírez Solchaga: 78,58 puntu.

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko zerrenda:

Hutsik.

Horrenbestez, ebazten dut:

1.–Onestea herri-lanetako ingeniari teknikoen (B maila/taldea) aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, ondotik zehazten den bezala:

1.–José Miguel Ramírez Solchaga: 78,58 puntu.

2.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan, webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Tuteran, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2015951