4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1540E/2020 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, José Ramón Gurpegui Resano jauna Orkoiengo OOLTko zuzendari izendatzen duena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen du ezen Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako osasun profesionalen artetik aukeratuz.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario José Ramón Gurpegui Resano jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Orkoiengo OOLTko zuzendari izendatzea.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau José Ramón Gurpegui Resano jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2015870