4. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

97/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 16koa, Luis Tarrafeta Sayas jauna Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko abenduaren 3ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko abenduaren 16an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Luis Tarrafeta Sayas jauna Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2020ko abenduaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea.

Iruñean, 2020ko abenduaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2015537