39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00576 JV/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Tomás Cortea Sarratea.

Ibai edo errekaren izena: bi iturburu.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,031 l/s.

Tokia: Zigako Oronbor alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Zigako Oronbor alderdian, Baztango udal-mugartean (Nafarroa), dauden bi iturburutatik ura –0,031 l/seg-ko bolumena– hartzeko aprobetxamendurako eskubidea azkentzea; Aprobetxamendua Tomás Cortea Sarrateari eman zitzaion, etxean erabiltzeko eta abereei edaten emateko. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko urtarrilaren 28an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2101559