39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, gizarteratze-prozesuetarako
eta/edo gizarte-larrialdietarako laguntzena. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 548376.

2021eko otsailaren 9ko 85/2021 Alkatetza Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.

Onuradunak: laguntza hauen onuradun izan daitezke bizikidetzako familia-unitateak eta gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden banakako pertsonak, baldin eta deialdi honetako 4. Oinarriko baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.

Helburua: Prestazio horien bidez, honako hauek lortu nahi dira:

–Laguntza ekonomikoko tresnak sortzea, Zizur Nagusiko eta Zizur Zendeako auzokoak diren pertsona eta/edo familientzako Gizarte Zerbitzuan Gizarte Laneko lanbide-ekintzaren osagarri. Izan ere, gabezia ekonomiko eta/edo soziosanitario egiaztatuak dituztelako, premiaz bete behar dituzte oinarrizko behar hauek: ostatua, oinarrizko hornidurak, nutrizioa eta higienea, prestakuntza eta gizarteratze soziolaborala, eta zehaztu gabeko beste oinarrizko behar batzuk, baldin eta Gizarte Zerbitzuaren balorazio teknikoaren bidez justifikatzen badira.

–Talde minoritario eta kultural berezituetako pertsonak edo familiak integratzen laguntzea.

–Baztertuta eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolatzea eta integrazioa erraztea.

–Beren autonomian zailtasunak dituzten pertsonek etxean jarraituko dutela bermatzea.

Hirugarrena.

Oinarri arautzaileak: Zizur Nagusiko Udalaren 2021erako gizarteratze-prozesuetarako eta/edo gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak.

Laugarrena.

Zenbatekoa: 30.000 euro.

Bosgarrena.

Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 2021eko abenduaren 31ra arte egonen da indarrean, baldin eta aurkezten diren eskaerei erantzuteko aurrekontu-kreditua badago.

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2102219