39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkaria eta haren ordezkoa.

57/2019 Foru Dekretuak, maiatzaren 15ekoak, Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen ditu. 5. artikuluan xedatzen du merkataritza arloko eskumena duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuko titularrari dagokiola burutza. Eta 6. artikuluan, berriz, ondokoa xedatzen du: Lehendakaritzak izendatutako administrazio publikoko langile teknikari batek (arlo juridikoa) jardungo duela Nafarroako Merkataritza Kontseiluko Idazkaritzan, hitzarekin baina botorik gabe. Halaber, Lehendakaritzak ordezko bat izendatuko du.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan izandako langile eta antolaketa aldaketek Nafarroako Merkataritza Kontseiluko Idazkaritzan dauden pertsonak ordezkatu beharra ekarri du. Hori dela eta, bidezkoa da María Lourdes Ichaso Zabaleta andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusian administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) lanpostu bat duena, titular izendatzea. Eta Isabel Akerreta Larraz andrea, Idazkaritza Teknikoko Laguntza Juridikoaren Ataleko buru dena, haren ordezko izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María Lourdes Ichaso Zabaleta andrea Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkari izendatzea, eta Isabel Akerreta Larraz andrea haren ordezko.

2. Foru agindu hau interesdunei eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 5ean.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2102133