39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, garapen bidean dauden herrialdeetan Garapenerako Lankidetzako proiektuak egiteko. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 548285.

2021eko otsailaren 8ko Alkatetzaren 82/2021 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.

Onuradunak: legez eratutako pertsona juridikoak eta irabazi-asmorik ez dutenak. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan edo Garapenerako Lankidetzaren Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, eta deialdi honen 5. oinarriko baldintzak bete beharko dituzte.

Bigarrena.

Xedea: 2021, 2022 eta 2023an gehienez ere hiru urteko bost lankidetza proiektu kofinantzatzea, pobreziaren aurka borrokatzeko eta tokiko giza garapena sustatzeko.

–Honako hauek izanen dira jarduteko lehentasunezko arloak:

  • Oinarrizko hezkuntza.
  • Oinarrizko osasuna.
  • Arazketa eta ur-hornidurak.
  • Giza eskubideen defentsa eta, bereziki, genero-berdintasunaren eta emakumeen eskubideen sustapenaren aldeko borroka.

Ildo horretan, arreta jarriko zaie Nazio Batuek izendatutako herrialdeetan lan egiten duten proiektuei, GGIren erdiko edo beheko tartean daudenei eta/edo eremu horretan garapen txikia duten GGIren herrialdeen barruko lurraldeei.

Hirugarrena.

Oinarri arautzaileak: dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoko araubidean, garapen bidean dauden herrialdeetan garapenerako lankidetzako hiru urteko proiektuak egiteko. 2021-2023 urteak.

Laugarrena.

Zenbatekoa: hiru urteetan proiektu horiek finantzatzeko zenbatetsitako kopurua 45.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hilabete batekoa izanen da.

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2102174