39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Egoitza elektronikoa eratzeko ebazpena. Zuzenketa

Egoitza elektronikoa eratzeko 2010eko irailaren 2ko 63. Ebazpenaren zuzenketa.

Milagroko Udaleko alkateak, 2021eko urtarrilaren 29n, 2021-0035 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Ikusirik badela akats materiala 2010eko irailaren 2ko 63. Ebazpenean, 2010eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 17an, argitaratutakoan; ebazpen horren bidez eratzen dira Milagroko Udalaren egoitza elektronikoa eta egoitza horri lotutako erregistro elektronikoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, “Administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, zuzentzea 2010eko irailaren 2ko 63. Ebazpenean dauden akats materialak (2010eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an), eta, horren arabera, ebazpen horren testua eta egindako zuzenketa ebazteko lehenengo ebazpena honela geratzea:

1. Milagroko Udalaren egoitza elektronikoa eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, https://milagro.sedelectronica.es helbide elektronikoan.

Eta 63/2010 Ebazpenaren eranskinaren lehen apartatua, egindako zuzenketarekin, honela geratzen da:

63/2010 EBAZPENAREN ERANSKINA

1. Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Milagroko Udalaren toki-erakundea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.

1.2. Helbide elektronikoa https://milagro.sedelectronica.es izanen da, Interneteko domeinu hori Milagroko Udalaren jabetza baita. Egoitza horren titularra Milagroko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko da zein diren iradokizunak eta kexak egiteko bideak, eta, nolanahi ere, eskura egonen dira beti Udalaren Erregistro Orokorrean bertatik bertara aurkezteko bide tradizionalak.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Milagron, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2101519