39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Akats zuzenketa, 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Akatsa atzeman denez Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaztelaniazko alean, Larraungo 2021eko plantilla organikoaren hasierako onespenaren argitalpenean, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian: “Sangüesa”. Honela behar du: “Larraun”.

Bide batez, iragarkia berriz argitaratzen da osorik.

2021eko ilbeltzaren 29an egin bilkuran, Larraungo Udalak 2021eko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluari dagokienez, ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2102531