39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Akats zuzenketa, 2021eko aurrekontuaren hasierako onespenean

Akatsa atzeman denez Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaztelaniazko alean, Larraungo 2021eko aurrekontuaren hasierako onespenaren argitalpenean, hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen tokian: “Sangüesa”. Honela behar du: “Larraun”.

Bide batez, iragarkia berriz argitaratzen da osorik.

Larraungo Udalak, 2021ko ilbeltzaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 2021. ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2.–Aurrekontu orokorra jendaurrean edukiko du Udalak, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko du Larraungo Udalak, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatua betez.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2102530