39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Pikuberri Elkartearekin egindako kudeaketa-hitzarmena. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenengoa.–Pikuberri Elkartearekin adostutako kudeaketa-hitzarmenaren proposamenari hasierako onespena ematea.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko ediktuen taulan iragarkia jarriz.

Hirugarrena.–Erabaki hau ukitutako jabetzei jakinaraztea, aztertu ahal izateko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo oharrak egiteko.

Laugarrena.–Egintza hau elkarte sustatzaileari jakinaraztea.

Irurtzunen, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2102079