39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteei 2021erako. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/547062). DDBN identifikazioa: 547062.

–Deialdiaren xedea da arautzea Lizarrako Udalak gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei 2021. urtean emanen dizkien dirulaguntzak.

–Dirulaguntzaren helburua da ekonomikoki laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak gauzatzen dituzten proiektuei. Ekintza edo jarduerak Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, laguntza, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen inguruko sustapena eta sentsibilizazioa.

–Entitate onuradunak: dirulaguntza eska dezakete irabazi asmorik gabeko entitateek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza soziala bertan badute.

–Oinarri arautzaileak: gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei 2021. urtean dirulaguntzak ematekoak.

–Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 14.810,00 euro da.

–Eskabideak aurkezteko epea: 20 egunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2101608