39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, 2021erako dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean, bono-taxia erabiltzeko garraiobide alternatibo gisa. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/548024). DDBN identifikazioa: 548024.

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 5ean egin bilkuran, onetsi zuen 2021. urterako deialdi publikoa, taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzetarako dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, mugitzeko desgaitasun handia dutenek berei egokitutako garraiobide alternatiboa izan dezaten.

Deialdiaren laburpena ematen da argitara, haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta baitaiteke.

Onuradunak eta xedea: deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea, dirulaguntzak/gizarte laguntzak emateko norgehiagokako araubidean, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonek garraiobide egokitua erabili ahal izateko, garraio publiko kolektiboa erabiltzerik ez badute.

Laguntza hauen xedea da Burlatako bizilagunei, mugitzeko arazoak dituztenei, joan-etorriak egiten laguntzea taxiaren zerbitzu publikoa erabiliz. Joan-etorriak eskualdeko garraio publikoaren hiri arteko eremuaren barrenean eginen dira, eta sartuko dira ere eremu horretatik kanpo dauden gizarte eta osasun eta gizarte eta hezkuntza zentro eta zerbitzuetarako bidaiak baldin eta horiek gehienez ere Burlatatik 15 kilometrotara badaude.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 548024) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).

Kuota, guztira: deialdiko gehieneko kopurua, guztira: 9.500,00 euro, taxi-bonurako laguntzen 23181 4800003 aurrekontu-partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

Laguntzen zenbatekoa: eskabide guztiak baloratu ondotik, eta kontuan hartuz dirulaguntza honetarako dagoen partidaren zenbatekoa eta onuradunen kopurua, hilabeteko diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa kalkulatuko da. Onuradun guztiei zenbateko bera emanen zaie.

Diruz lagunduko da justifikatutako hilabeteko kostuaren %75. Justifikatutako zenbatekoa handiagoa bada hilabeterako ezarri den gehienekoa baino, hilabeterako ezarri den gehienekoaren %75erako dirulaguntza emanen da soilik; gainerako %25a onuradunen kargura izanen da.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2102108